Politika -

Zigor kodearen erreforma

PPk 'biziarteko kartzela-zigorra' barneratu duela salatu du oposizioak

Testu “populista” dela kritikatu du oposizioak, Espainiako zigor sisteman “atzerapauso” bat delako eta neurriek “kutsu ideologiko” argiak dituztelako.

Kongresuko Justizia Batzordea. Argazkia: EFE
Kongresuko Justizia Batzordea. Argazkia: EFE
Kongresuko Justizia Batzordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Kodearen erreformak barneratzen duen kartzelaldi iraunkor berrikusgarria errefusatu du gaur Kongresuko oposizioak, eta “biziarteko espetxe-zigor ezkutu” bat dela salatu du. Bestalde, ustelkeriaren aurkako neurriak “eskasak” direla kritikatu dute, alderdietako “B” kutxak zigortzen ez dituztelako.

Gobernuak onartu eta urte eta lau hilabete geroago, Kongresuko Justizia Batzordeak testuaren eztabaidari hasiera eman dio. Oposizioak kartzelaldi iraunkor berrikusgarria gogor kritikatu du. Kasu oso larrietan bakarrik aplikatuko dela azaldu du PPk. Gainera, Estatuko aholku organoen bermea duela goraipatu du Alderdi Popularrak.

Orokorrean, Zigor Kodearen erreforma defendatu du PPk, fenomeno kriminal berriei aurre egiteko “beharrezkoa” delako. Oposizioak, ostera, testu “populista” dela kritikatu du, Espainiako zigor sisteman “atzerapauso” bat delako eta neurriek “kutsu ideologiko” argiak dituztelako.

900 zuzenketa

Eztabaida bost bloketan zatitu dute eta 900 zuzenketarekin kartzelaldi iraunkor berrikusgarria bozeramileen kritiken jomuga nagusia izan da. 337 zuzenketa onartu edo transakzionatu dituzte. “Ezkutuko biziarteko kartzela-zigorrak Konstituzioan” tokirik izatea “zalantzan” jarri dute oposizioko bozeramaileek.

Zigor Kodearen erreformaren eztabaidak ostiral honetan jarraituko du. Bost blokeetatik bi eztabaidatuko dituzte eta testua bozkatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak