Politika -

Gaixoaldi luzearen ondorioz

Maria Victoria Arraiza PSNko parlamentaria hil da

Arraiza Nafarroako parlamentaria zen 2011tik. Psikologian lizentziaduna, soziologian doktore eta garapenerako lankidetzan aditua zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Victoria Arraiza Zorzano Nafarroako parlamentari sozialista hil da, hainbat hilabetez izandako gaixotasunak jota, PSOEtik Eferi jakinarazi diotenez.

Arraiza Nafarroako parlamentaria zen 2011tik. Psikologian lizentziaduna, soziologian doktore eta garapenerako lankidetzan aditua zen.

Arraiza PSNren Hezkuntza koordinatzailea eta alderdi horretako zuzendaritzako gizarteko gaietarako eta hezkuntzako idazkaria ere izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroako Alderdi Albisteak Nafarroa