Politika -

Hauteskunde-programa

Gipuzkoan pribilegioen garaia amaitu dela ohartarazi du Olanok

Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, "Aldundiak ezin du gutxi batzuen zerbitzura egon, esaterako, Adegiren zerbitzura".

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EiTB
EH Bilduk Gipuzkoarako duen proposamena aurkeztu du Donostian

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak ohartarazi duenez, "pribilegioen garaia amaitu da Gipuzkoan, Foru Aldundiak ezin baitu gutxi batzuen zerbitzura egon, esaterako Adegiren zerbitzura. Horrelako garaiak ez dira itzuliko".

Foru hauteskundeetarako hauteskunde-programaren lehen zirriborroa aurkeztu du larunbat honetan Donostian. Programaren ildo nagusiak honako hauek izango dira: enplegua sortzea, aberastasuna banatzea, inor babes sozial barik ez uztea, eta ingurugiroa errespetatzea.

"Herritarrekin egin nahi hauteskunde-programa, Aldundiak proposatutako politika publikoen diseinuan eta betetzean hiritar guztiek parte hartu dezaten", azaldu du Olanok. EH Bilduren asmo nagusia "herritar guztien interesak defendatzea izango da".

Koalizioaren hautagaiak esan duenez, "pribilegio-garaia amaitu da Gipuzkoan. Pobreziarik eta bazterketa sozialik gabeko herrialdea nahi dugu". "Gehiago duenak gehiago ordaindu dezala", gaineratu du. "EH Bilduk lanean jarraituko du guztion artean Gipuzkoa hobea lortzeko, datorren belaunaldiei bizi-kalitate handiagoa uzteko", adierazi du.

Halaber, Olanok ohartarazi duenez, EH Bilduren hauteskunde-programa ez du idatziko "asmakeriekin dabiltzan lau tipok, herritarrekin eta gure lurraldeko mugimendu sozial aberatsarekin batera baizik". "Guztiei parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Araba