Politika -

Durango

Rajoyk herriak aurrera egitea oztopatzen duela salatu du Urkulluk

“Ez gaituzte engainatzen. Hala badirudi ere, ez da immobilismoa”, ohartarazi du lehendakariak udal eta foru hauteskundeetarako EAJren hautagaiak aurkezteko ekitaldian.

'Euskadi hazi arazi', hori EAJren konpromisoa

2:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak herriak aurrera egitea “mugatzeko, oztopatzeko eta atzeratzeko estrategia” bat izatea leporatu dio Gobernu zentralari. “Ez gaituzte engainatzen. Hala badirudi ere, ez da immobilismoa”.

Iñigo Urkulluk udak eta foru hauteskundeetarako EAJren hautagaiak aurkezteko ekitaldian izan da Durangon (Bizkaia). Lehendakariak gogorarazi duenez,  bere Gobernuak “ez du arazoak ez zailtasunak ezkutatu”, “lehenengo egunean” ohartarazi zuen lehenengo urteak “zailak” izango direla. “Ez dugu inor engainatu”, esan du.

Bestalde, “konfiantza” eskatu du “lortu nahi dugun Euskadiren ereduan aurrera egiteko, indarkeriarik gabe, ekonomia eta enplegua emankorra eta mundura zabalik egoteko”. “Etorkizunaren jabe izango den Euskadi”, zehaztu duenez.

Gainera, bere Gobernu-taldeari egindako kritikak ere onartu ditu, baina “kritikek aurrera egitea zaildu, oztopatu edo moteltzeko egiten badira, ezin ditugu eta ez ditugu onartuko”.

Lehendakariaren esanetan, bere Gobernuak “Euskadi gizarte politiketan Europako aitzindari izateko bidean hazteko eta egonkortzeko eredua” dauka. “Horren aurrean, ez gaituzte engainatuko. Hala badirudi ere, ez da immobilismoa. Horren atzean, gehiengo absolutua erabiltzen duen estrategia dago, herriek eta gure herriak aurrera egitea mugatzekoa, oztopatzeko eta atzeratzeko”.

Azkenik, Urkulluk gogorarazi egin du Kataluniak “bere bidea” duela eta Eskozia “bere bidea egiten” ari dela. “Guztiek ezagutzen dute gurea”, esan du.

"Aurrerakuntzaren olatua"

Andoni Ortuzar EBBren presidentearen hitzetan, Euskadi “krisialditik irteteko euskarria sendotzen” ari da eta dagoeneko “aurrerakuntzaren olatuan surf” egin daiteke. Halaber, azpimarratu duenaren arabera, “inork ez du” jeltzaleek bezala “Euskadi eta euskal herritarrak defendatzen”, “Madriletik ez digulako inork esaten zer egin ahal dugun”.

Ortuzarrek azaldu du euskal herritarra izateak “berezko baloreak” izatea suposatzen dutela, esaterako, “lana, seriotasuna, elkartasuna eta erantzukizuna”. EAJk “euskal politikaren ‘dream team’ izateko” helburua duela gaineratu du.

“Gure ibilbideak eta gure jarduera politikoak konfiantza irabazi dute. Altxor horren oinordeko gisa, maila gorenera eraman gaituzten baloreak defendatzea egokitu zaizue: lana eta zintzotasuna”, esan die EAJk egindako ekitaldian parte hartu dutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Urkullu azken albisteak