Politika -

Biktimen zerrenda

Bilbon jazo diren 95 hilketen errolda egin du Bake idazkaritzak

Bilboko Udalak gaur jaso du azken 50 urteetan Bizkaiko hiriburuan izan diren hilketen biktimen zerrenda. Guztira, 95 izen-abizen biltzen ditu aipatu erroldak.

Indarkeriaz hildakoen erretratua aurkeztu dute gaur Bilbon

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak gaur jaso du azken 50 urteetan Bizkaiko hiriburuan izan diren hilketen biktimen zerrenda. Guztira, 95 izen-abizen biltzen ditu aipatu erroldak. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkaritzak 1960 eta 2010 urte bitartean izan diren hilketa guztien zerrenda eman dio Ibon Areso Bilboko alkateari. Euskal gatazkarekin lotutako hilketak dira eta indarkeria mota guztiek eragindako hilketak biltzen ditu aipatu zerrendak. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzako idazkariak aditzera eman duenez, balorazio politiko edo testuinguru jakinetatik haratago, hildakoak izen eta abizenekin gogoratzeko xedearekin egindako txostena da. Oroimenaren esparruan, hilketa horietako biktimak "pertsonak zirela" gogoratzea ezinbestekotzat jo du Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Barne Ministerioaren edota partikularrek emandako datuak arakatu ondoren egindako dokumentazio lana da, Fernandezek azaldu duenez.  Bilbotar, Bilbon hildako edota hiriarekin zerikusia zuten gizon-emakumeak dira, "bazterketarik gabe".  ETAk edo talde antikapitalistek hildako 72 pertsona, GAL edota enparauek hildako 9, poliziaren gehiegikerien ondorioz hildako 7 eta beste 7 oraindik ikerketa sakonagoa behar dutenak. Datorren astean Donostia eta hurrengoan Gasteizen txanda izango da, eta ondoren, maiatzeko hauteskundeen ostean, alkate berriei dagozkien udalerrien erretratua emango zaie. Guztira 136 txosten izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak