Politika -

Sabino Arana Fundazioa

Atutxa: 'Ahotsa eta boza duen herrialdea izan nahi du Euskadik'

Joaquin Achucarro piano-jolea, LINCE-La Industrial Cerrajera enpresa eta Euskadiko Odol-Emaileen Elkartea, besteak beste, saritu ditu aurten Sabino Arana Fundazioak.

Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioaren sari-banaketan. Argazkia: EiTB
Gizarteari egindako ekarpena goraipatu nahi dute Sabino Arana sariek

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Atutxa Sabino Arana Fundazioaren presidenteak azpimarratu duenez, "Euskadik ez du nahi gehiago izan, baina ezta gutxiago ere, beste bat nahi du izan, presente egon… ahotsa eta boza duen herrialdea, konpromisoa eta aitorpena duen herrialdea, alegia".

Sabino Arana Fundazioaren XXVI. edizioaren sari-banaketa egin dute gaur Bilboko Arriaga antzokian. Bertan Iñigo Urkullu lehendakaria izan da. Atutxak haren hitzaldian adierazi duenez, Euskadi "nazioa da, eta mundu mailan nazioa nahi du izan", eta aurtengo saridunak "nazio baten adierazle onenak dira".

Aurtengo saridunak

Joaquin Achucarro piano-jolea, LINCE-La Industrial Cerrajera enpresa, Euskadiko Odol-Emaileen Elkartea, Arantzazu Ametzaga Iribarren idazlea eta Herri Kirolen Euskal Federazioa (sokatira arloa) saritu ditu aurten Sabino Arana Fundazioak.

Bihar Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko da. Horren harira, Atutxak gogora ekarri du data, "XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera artean gizon horrek utzitako haziak, 150 urte beranduago, fruituak ematen jarraitzen baitu".

"Mila aldiz errepikatu dugu Euskadi nazioa dela. Irekia, plurala, konprometitua, solidarioa, berritzailea, askea, baketsua. Horrela da nahi dugun Euskadi. Guztion artean eraiki dugun nazioa, eta eraikitzen jarraituko duguna, guztion esfortzuarekin eta lanarekin".

"Lehiaketa ofizialetan gure ikurrina altxatzea eta gure himnoa entzutea nahi dugu… gure kirolariak eta herritar guztiak hunkituta ikusi nahi ditugu ikurrina ikusita eta Gora ta gora abestiaren doinuak entzunda", gaineratu du Atutxak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea