Politika -

14. urteurrena

Lore-eskaintza eta elkarretaratzea, Ramon Diazen omenez

Goizean lore-eskaintza egin dute atentatua izan zen lekuan, Donostiako Loiola auzoan; 20:00etan, berriz, elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin dituzte, toki berean.

Ramón Díaz omenaldia
Ramón Díaz omenaldia
ETAk hildako Ramon Diaz sukaldaria omendu dute Loiolan

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Diaz ETAk orain dela 14 urte hildako sukaldaria (Donostiako Itsas-Komandantzia) omendu dute gaur, lore-eskaintza baten eta elkarretaratze baten bidez.

Urtero legez, Loiolatarra Kirol Elkarteak omenaldi ekitaldia antolatu du, elkarteko “kide eta lagun” izan zena hil zuten egunean.

Goizean lore-eskaintza egin dute atentatua izan zen lekuan, Loiola auzo donostiarrean; 20:00etan, berriz, elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin dituzte toki berean.

Ramon Diaz Garcia, 51 urteko sukaldaria, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. CCOO sindikatuko kidea zen eta Donostiako Itsas-Komandantzian lan egiten zuen eta ETAk 2001ko urtarrilaren 26an hil zuen, bonba lapaz.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostia argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa ETA Eguneko albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Loiola auzoa