Politika -

'ITV auzia’

ERCk Mas ikerketa batzordean agerraldia egitera behartuko du

ERC, PSC, PPC, ICV-EUiA, Ciutadans eta CUPek Masen agerraldia onartu dute. CiU, ostera, abstenitu da. Hauteskundeei begira Generalitateko presidentea ahultzeko saiakera bat dela uste du CiUk.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol auziko ikerketa batzordean agerraldia egin beharko du Artur Mas Generalitateko presidenteak; izan ere, ERCk eskakizuna formalki egin du gaur, Oriol Pujol CDCko idazkari nagusi ohiaren inplikazio berriak jakitera eman eta gero.

Kataluniako Parlamentuaren erregistroan eskaera aurkeztu du Esquerrak arratsaldean. Oposizioko gainerako alderdiek eskakizuna lehenago aurkeztu zuten.

ERCk irizpidea aldatu du, ‘IAT auzia’ren inguruan Oriol Pujol CDCko idazkari nagusi ohiarekin lotutako informazio berriak argitaratu eta gero. Gainera, deslokalizatzen ziren enpresetatik legez kanpoko komisioak kobratu omen zituen Oriol Pujolek.

ERC, PSC, PPC, ICV-EUiA, Ciutadans eta CUPek Masen agerraldia onartu dute. CiU, ostera, abstenitu da.

Horrela, Masek agerraldia egin behar duela uste dute oposizioko talde guztiek. Egia ezagutzeko borondatea zalantzan jarri du Maritxell Borras batzordeko CiUren bozeramaileak, eta hauteskundeei begira Generalitateko presidentea ahultzeko saiakera bat dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak