Politika -

Hauteskundeen aurrerapena

Diaz: 'IUren zuzendaritza nazionalak norabide erradikala hartu du'

Bestalde, Andaluziako presidentea “fidatzekoa ez” dela ziurtatu du Antonio Maillo IUren Andaluziako koordinatzaile nagusiak. Mailloren hitzetan, PSOEk “ahal duenean ziria sartzen dizu”.

Susana Diaz Andaluziako presidentea. Argazkia: EFE
Susana Diaz Andaluziako presidentea. Argazkia: EFE
Martxoaren 22ra aurreratu ditu Diazek hauteskundeak

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 22an hauteskundeak egiteko deialdia formalki egin du gaur Susana Diaz Andaluziako presidenteak. Diazen hitzetan, “gaizki-ulertu batek” ez du hauteskundeen aurrerapena ekarri, IUren zuzendaritza nazionalak hartu duen “norabide erradikala” baizik.

“Beste indar politiko batzuekin akordioren batera heldu diren ez dakit”, adierazi du Andaluziako Gobernuaren buruzagiak prentsaurrekoan. Andaluzia “ez da trukerako txanpona izango, sekula ez, lurralde honen interesetatik urrun dagoen operazio politiko batean”, ohartarazi du, andaluziarren etorkizunarekin “jokatzerik ez dagoelako”.

“Herritarrei hitza eman behar zaiela uste dut eta horregatik hartu dut erabakia”, azpimarratu du. Egonkortasun “bermerik” gabe gobernatzeko prest ez zegoela azaldu du Diazek. Ituna “batzuentzako oztopo” bihurtu dela erantsi du.

IU: “PSOEk ahal duenean ziria sartzen dizu”

Diaz “fidatzekoa ez” dela ziurtatu du Antonio Maillo IUren Andaluziako koordinatzaile nagusiak. Mailloren hitzetan, PSOEk “ahal duenean ziria sartzen dizu”. Mailloren ahotan, Diazek “ez zuen egonkortasunik nahi, paralisia baizik”, baina IUk ez dio eman, “otzanak ez garelako”.

Andaluziako presidenteak hauteskundeak aurreratzeko “arrazoiak asmatu” dituela salatu du IUko koordinatzaileak, argudio “ikaragarri ahulak” eman dituelako.

Andaluziako presidentearen erabakiari babesa ematen dioten “elementu argi, objektibo eta arrazoizkoak” daudela adierazi du gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak.

Hauteskundeen aurrerapenarekin pozik agertu da Sergio Pascual Podemoseko Antolakuntza idazkariak. Hauteskundeak baino lehen Podemos primarioak egiteko “sobera prest” dagoela gaineratu du Pascualek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Erkidegoa Albisteak Izquierda Unida