Politika -

Parodiak

Rajoyri burla, eskerrak emateko bideoagatik

PPren biltzar nazionalaren harira, Espainiako presidenteak eskegitako bideoaren parodia ugari egin dituzte sarean.

Alderdi Popularraren bideoaren irudietako bat. Argazkia: Youtube
Alderdi Popularraren bideoaren irudietako bat. Argazkia: Youtube

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia saihestezina da. Erakunde eta alderdi politikoek promozio bideoa atera eta biharamunean sarea parodiez betetzea, biak bat. Oraingoan Mariano Rajoy Espainiako presidenteari pasatu zaio. Alderdi Popularrak asteburuan egindako biltzar nazionalaren harira, iragarkia eskegi zuen Youtuben "Elkarrekin Herrialde Handi baten alde" izenpean.  Igandetik ia 200.000 erreprodukzio izan ditu bideoak. Rajoy ikasle batzuengana, saltoki batzuetara eta herritar batzuen etxera hurbiltzen da  "krisia atzean uzteko egin duzuena" eskertzeko.

Igandean bertan atera zituzten lehen parodiak. Hauek dira Interneten topa daitezkeen onenak:

  1. Rajoyren esaldi onenenen bilduma

  1. Ate-kolpea, Rajoyri

  1. Rajoy, pizza etxera eramaten

  1. "Egurra ematera nator"

  1. Beldurrezko filmetan moduan

  1. Bardemen etxera deitu du Rajoyk

  1. Hannibal Lecterren antzera

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Rajoy albisteak