Politika -

Astearteko deklarazioa

Bere aitaren gutunak 'balio erlatiboa' duela onartu du Pujolek

Liechtensteinek ez du aintzat hartu Pujolen diru ezkutua ikertzen ari den epaileak igorritako erregu-gutuna, Kataluniako presidente ohiaren familiak estatu hartan konturik duen argitzeko bidalitakoa.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia astearteko deklarazioan. Argazkia: EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia astearteko deklarazioan. Argazkia: EFE
Pujol: 'Ez nuen gaiari buruz ezer jakin nahi beldurragatik'

01:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirutza ezkutuaren jatorria egiaztatzeko ?paperik? ez duela aitortu zuen Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak epailearen aurrean. Herentzia bat dela frogatuko lukeen aitaren gutunak ?balio erlatiboa? duela onartu zuen Pujolek. Nahiz eta eskuz idatzita egon, sinatuta ez dagoela erantsi zuen.

Jordi Pujolek epailearen aurrean egindako adierazpenen arabera, aitak Marta Ferrusola emazteari bidali zion gutuna, eta iloben eta errainaren ?etorkizuna bermatzeko erabakiak? hartzeko konpromisoa hartu zuen bertan, Efe albiste-agentziak jakitera eman duenez.

?Sinaturik ez dagoen idazki bat da, hau da, balio erlatiboa du. Eskuz idatzita dago, hori bai. Duen balioa, ez dakit?, onartu zuen Pujolek. Familiak ez du gutuna epaitegian aurkeztu, eta Marta Ferrusolak duela azaldu zuen Generalitateko presidente ohiak.

Liechtensteinek ez du erregu-gutuna onartu

Bestalde, Liechtensteinek ez du aintzat hartu Pujolen diru ezkutua ikertzen ari den epaileak igorritako erregu-gutuna, Kataluniako presidente ohiaren familiak estatu hartan konturik duen argitzeko bidalitakoa.

Magistratuak eskatu zuen informazioa ?emateko modurik ez dago?, Liechtensteingo Justiziaren esanetan. Ustezko diru-zuritzearen atzean zerga-ihesa dagoela argudiatu du auzitegiak erabaki hori hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jordi Pujol albisteak