Politika -

Prozesu subiranoa Katalunian

Vidal: 'Autoritarioa litzateke Konstituzioa idazteagatik ni zigortzea'

Bestalde, Mariano Rajoyk batasuna eta moderazioaren alde egin du Katalunian, Artur Mas bezalako ordezkariek ordezkatzen duten "erradikaltasunaren aurrean".

Santiago Vidal epailea. Argazkia: EFE
Katalunian, Estatu berriaren Konstituzioaren zirriborroa aurkeztu dute

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Kataluniako balizko Konstituzioa idazteagatik ni zigortzea Estatuaren eta botere judizialaren erantzun muturrekoa eta autoritarioa izango litzateke", adierazi du gaur Santiago Vidal epaileak. Halaber, asko sentituko zuela iragarri du, baina, hala eta guztiz ere, ez dela damutzen azpimarratu du.

Hark eta 18 legelarik 97 artikuluz osatutako testua idatzi dute azken hilabeteetan, eta lan horren emaitza aurkeztu dute gaur Bartzelonako Ateneo eraikinean. Vidalek adierazi duenez, haren bizitza pribatuan egindako lana izan da, eta horrek ez du inoiz haren lanbidea oztopatu (magistratu da Bartzelonako Auzitegian).

Testuaren egileek ordezkaritzarik eta legitimaziorik ez dutela azaldu du epaileak, hiritarrek hautatutako kargurik ez baitute. Hori dela eta, Kataluniako gizarte zibilean sortutako ekimena dela azpimarratu du.

Vidalek testuaren hainbat artikulu azaldu ditu, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere aurka zabaldutako prozesuari egin dio aipamena. Horren iritzian, "asmo txarrez zabaldu zuten afera atzo komunikabideetan, gaurko ekitaldi publikoa eta anitza estaltzeko asmoz".

Erradikaltasunaren aurrean, moderazioa

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak batasuna, oinarri konstituzionalak eta moderazioa defendatu ditu, Generalitateko presidente Artur Mas bezalako agintariek ordezkatzen duten "erradikaltasunaren aurrean".

Rajoyk Masen jarrera eta hauteskundeak aurreratu izana kritika du Bartzelonan izandako PPren ekitaldi batean. Datorren irailaren 27rako hauteskundeak deitu zituztenetik, Rajoyk Kataluniara egindako lehen bisita da gaurkoa.

Katalunia espainiarra eta europearra dela defendatu du Gobernuburuak, baita Konstituzioa, batasuna, herritarren eskubideak, berdintasuna, subiranotasuna eta autonomiak bermatzen dituelako.

Gainera, legeak betetzearen alde egin du. "Hori da moderatu izatea", esan du, "bestea, ordea, zentralismo politikotik ihes egitea litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea