Politika -

Pujol auzia

Otsailaren 9an agerraldia egingo du Masek ikerketa batzordean

Otsailak 9 edo 16 proposatu zituen Generalitateko presidenteak gutun batean. Azkenean lehen aukera onartu dute CiUk eta ERCk. Pujol familiak lehenago deklaratzea nahi zuten gainerako alderdiek.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak otsailaren 9an agerraldia egingo du Parlamentuko ikerketa batzordearen aurrean, Pujol auzia eta iruzur fiskala direla eta. Data CiUren eta ERCren aldeko botoekin onartu dute gaur. Pujol familiak lehenago deklaratzea nahi zuten gainerako alderdiek.

25 agerraldi berrien egutegia adosten saiatu da ikerketa batzordea. Aurreko bileran agerraldi berriak onartu zituzten eta gaurkoan otsailaren 9ko data adostu dute ERCk eta CiUk Masek agerraldia egiteko.

Batzordearen aurrean ?lehenbailehen? agerraldia egiteko borondatea agertu zuen Generalitateak gutun batean. Gainera, otsailak 9 edo 16 proposatu zituen deklaratzeko. Azkenean lehen aukera, datorren astelehena, onartu dute CiUk eta ERCk.

CiU eta ERC

Datorren asteko agerraldia posible egiteko batera bozkatu dute ERCk eta CiUk, baina gainerako alderdiek martxoak 23 nahiago zuten, Jordi Pujol presidente ohiak deklaratu eta hilabete geroago, alegia.

CiUren eta ERCren hitzetan, Masek azalpenak ahalik eta lasterren eman behar zituela eskatu zuten gainerako alderdiek. Orain agerraldia atzeratu nahi izatea deitoratu dute abertzaleek.

IAT sarea eta Jordi Pujol auziaren inguruan dakiena azaltzeko lehenago presidente ohiaren familia entzutea komenigarria dela uste dute gainerako alderdiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Iruzurrak bideoak