Politika -

Estatu ituna

EAJ: 'PPren eta PSOEren arteko itunak gabezia tekniko-juridikoak ditu'

Itunak herritarren “eskubide zibil eta politikoak gehiago” murriztuko dituela uste du Amaiurrek. PSEren hitzetan, akordioak “baliotsuena gordetzen du: Batasuna”.

Emilio Olabarria EAJren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Emilio Olabarria EAJren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Emilio Olabarria EAJren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismo jihadistari aurre egiteko Espainiako Gobernuak eta PSOEk sinatutako ituna kritikatu du gaur Emilio Olabarria EAJren Kongresuko bozeramaileak. Olabarriaren ahotan, akordioak ?gabezia teknikoak eta juridikoak? ditu. Kartzelaldi iraunkor berrikusgarria salatu du jeltzaleak.

Horrela, EAJren botoa ?segur aski kontrakoa? izango dela aurreratu du Olabarriak. ?Baldintza bati lotutako historia politikoaren aurreneko ituna da, hau da, PSOEk hauteskundeak irabazten baldin baditu biziarteko kartzela-zigorra ezabatzea?, adierazi du bozeramaile jeltzaleak.

Bestalde, Rafael Hernando PPko eta Antonio Hernando PSOEko bozeramaileek lege-proposamena gaur aurkeztu dute Diputatuen Kongresuko erregistroan.

Amaiur: ?Eskubide zibil eta politikoak gehiago murrizten ditu?

Koalizio abertzaleak Estatu ituna errefusatzen duela ziurtatu du Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak; izan ere, herritarren ?eskubide zibil eta politikoak gehiago? murrizteko soilik balioko duela uste du.

Estatuak, ?PP eta PSOE buruan direla?, Pariseko atentatuak ?baliatu? nahi ditu ?eskubide demokratikoak urratzeko eta inboluzio demokratikoan sakontzeko?, adierazi du Errekondok Donostian.

Mendia: ?Baliotsuena gordetzen du, batasuna?

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak, ostera, Estatu ituna defendatu du. Mendiaren esanetan, itunak ?baliotsuena gordetzen du, batasuna terrorismoaren aurkako borrokan?, alegia. Espainiak legedia aldatzea zentzuzkoa dela uste du buruzagi sozialistak, ?eremu nazionaleko terrorismo antolatu batetik pertsona bakartiekin ekiten duen batera pasa garelako?.

Kartzelaldi iraunkor berrikusgarriak sortu duen polemika hizpide izan du Mendiak. Sozialistek ?biziarteko espetxe-zigorra sinatu ez? dutela esan du Mendiak, terrorismoaren aurkako itun bat baizik.

Zentzu horretan, Odon Elorza diputatu sozialistak akordioa kritikatu du, PSOEren sinesgarritasunarentzako ?kaltegarriak? diren ezaugarriak dituelako. ?Azaltzen zaila den norabide aldaketa da?, erantsi du. Kongresuan ?uste sendorik gabe? bozkatuko duela ohartarazi du Elorzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea