Politika -

Urdazubi

Ezker abertzalearekin lotura zuelakoan ikertutako maisua kaleratu dute

Nafarroako Gobernuaren arabera, azken urtebetean ez da Urdazubiko ikastetxean duen lanpostura agertu eta 'justifikaziorik gabe zerbitzua uzteagatik' kaleratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fermin Sanchez Agurruza Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako irakaslea kaleratzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, "azken urtebetean ez delako bere lantokira azaldu eta ez duelako bere hutsegitea justifikatu". Hala, funtzionario plaza galduko du Sanchez Agurruzak.

Diziplinazko espedientea zabaldu zion Nafarroako Hezkuntza Departamentuak irakasleari, 2014ko otsailaren 24tik bere lanpostura agertu ez zelako. Foru Erkidegoko Gobernuak jakitera eman duenez, espedientea zabaldu ondoren jakin zuen Exekutiboak "Sanchez Agurruza ikertzen ari zirela Segurtasun Indarrak, ezker abertzaleko Ibil talde kritikoko burua zelakoan". Antsoainen Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Sanchez Agurruza, eta 10 urteko kartzela-zigorra bete zuen Frantzian, ETArekin lotura izatea egotzita.

Nafarroako Administrazio Publikoko Langileen Estatutuko 56. artikulua aipatu du Foru Gobernuak kaleratzea arrazoitzeko. Bertan jasotzen denez,  funtzionarioek "lantokira ordu-orduan joan eta erregelamendu bidez ezarritako lanaldia zehatz-mehatz bete" behar dute.

Artikulu hori kontuan hartuta, beraz, Sanchez Agurruzak "arau-hauste oso larria" egin duela iritzi dio Nafarroako Gobernuak, "lantokira ez joatea funtzionario batek egin dezakeen akatsik larrienetakoa delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa