Politika -

Podemos

Monederok errentaren aitorpen osagarri bat aurkeztu du Ogasunean

Monederok Haziendari iruzurrik egin ez diola defendatu du Podemosek. “Lehia politikoaren mesedetan” jakitera eman diren informazio “faltsuak” direla salatu du, eta xedea “kikiltzea” zela erantsi du.

Juan Carlos Monedero Programa eta Prozesu Konstituziogileko idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Carlos Monedero Programa eta Prozesu Konstituziogileko idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Carlos Monedero Programa eta Prozesu Konstituziogileko idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Monedero Programa eta Prozesu Konstituziogileko idazkariak diru-sarreren aitorpen osagarri bat borondatez aurkeztu duela baieztatu du gaur Podemosek. “Ogasunak abisurik eman gabe” egin duela goraipatu du Podemosek, ondorioz, “iruzur fiskalik ez da izan”.

Monederok iruzurrik egin duenik gezurtatu du alderdiak agiri batean. Zigorrik ez diotela ezarri azaldu du Podemosek. Era berean, “lehia politikoaren mesedetan” jakitera eman diren informazio “faltsuak” direla salatu du, eta xedea “kikiltzea” zela erantsi du.

Podemosen hitzetan, “Hazienda-ikuskatzaileek ezkutatzeko borondaterik, zigorrik edo urraketarik ez dagoela adierazi dute behin eta berriro”, baina “informazioari erabilera politikoa eman nahi izan diote”.

Gobernua, PP eta PSOEren kritikak

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen ahotan, Monederok “zerga-betebeharrak bete ez dituela ematen du”.

Zergak orain ordaindu dituela “egia” izatekotan, Podemoseko buruzagia “iruzurgile” bat izango litzateke, eta “erantzukizun penalak” izan beharko lituzke auziak, Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramaileak adierazi duenez.

Monedero Podemosen “Barcenas” izan daitekeela esan du Antonio Hernando PSOEren Kongresuko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu