Politika -

Kutxabank

EAJ, PSE eta PPren 'idatzi gabeko akordioak' ezagutu nahi ditu Sortuk

“Euskal herritarrek susmoak genituen eta Mario Fernandezek argi utzi du, ‘ate birakarien’ sareak adostu dituzte jeltzaleek, sozialistek eta Alderdi Popularrak” EAEn, Arraizek salatu duenez.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?EAJren, PPren eta PSEren arteko idatzi gabeko akordioak? zeintzuk diren ezagutu nahi ditu euskal herritarren gehiengoak, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gaur ziurtatu duenez.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak ostiral honetan fiskalaren aurrean azaldu duenez, ?PPko buruzagi batek? Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiarentzako "lanpostu bat" eskatu zion, terrorismoaren aurkako borrokarekin izan zuen lotura dela eta.

Arraizek ETBn adierazi duenez, koalizioak ?dagoeneko susmoa? bazuen, baina Fernandezen adierazpenek ??ate birakarien? tramak zeudela argi utzi dute?.

?Herria, gogaituta?

?EAJren, PPren eta PSEren artean idatzi gabeko itunak zeintzuk diren jakin nahi ditu herritarren gehiengoak. Herria klase politiko tradizionalaren funtzionamenduarekin gogaituta dago. Akordio horiek zeintzuk diren ezagutu nahi dugu eta funtzionatzeari utzi behar diote behingoz?, salatu du Arraizek.

?Euskal herritarrek susmoak genituen eta Mario Fernandezek fiskalaren aurrean argi utzi du, ?ate birakarien? tramak adostu dituzte EAJk, PSEk eta PPk?, errepikatu duenez. ?Ate birakariak? ?justifikatzeko aitzakiarik? ez dagoela gaineratu du Arraizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu Kutxabank albisteak Hasier Arraiz berriak