Politika -

Bozketa on line

Ahal Duguk Euskal Herriko zuzendaritza osatuko du aste honetan

Hiru hautagaitza aurkeztu dira EAEn eta beste hiru Nafarroan, Hiritarren Kontseilura bere kabuz aurkeztutakoez gain, horietako batzuk zerrenda itxietako kideak badira ere.

Monedero, Ahal Dugu Donostiak egindako ekitaldi batean. Irudia: EFE
Monedero, Ahal Dugu Donostiak egindako ekitaldi batean. Irudia: EFE
Monedero, Ahal Dugu Donostiak egindako ekitaldi batean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko Ahal Duguren prozesu eratzailean milaka lagunek izango dute idazkari nagusiak eta Hiritarren Kontseiluko -zuzendaritza- kideak hautatzeko aukera.

Ostirala bitarte luzatuko da prozesua eta emailak larunbatean, hilak 14, emango ditu ezagutzera Podemoseko zuzendaritza nazionalak.

EAEn hiru hautagaitza, eta beste hainbeste Nafarroan, aurkeztuko dira Barne hauteskundeetara. Gainera, 28 pertsona aurkeztuko dira bere kabuz Hiritar Kontseilura, EAEn, eta beste 16 Nafarroan, horietako batzuk zerrenda itxietako kideak badira ere.

EAEko hautagaitzak honakoak dira: Orain Ahal Dugu, Luis Angel de Lachina buru dela; Euskal Hiria, Roberto Uriartek gidatuta eta Sí se Puede, Iratxe Osainagaren lidergoarekin.

Hiruetako batek ere ez du Pablo Iglesiasek, Juan Carlos Monederok eta Iñigo Errejonek zuzentzen duten zuzendaritza nazionaleko babesa jaso, baina guztiek esan dute ildo berekoak direla.

Orain Ahal Dugu hoberen antolatutako talde gisa agertu da, eta udal mailako hogei bat idazkari nagusiren babesa jaso du dagoeneko, tartean Bilbo, afiliatu gehien dituena, hain zuzen.

Luis Angel de Lachina, 34 urteko bizkaitarra, da bere hautagaia (Izquierda Anticapitalistatik dator). Lan Harremanetan lizentziaduna eta lan arriskuetako teknikaria da, egun langabezian.

Euskal Hiria unibertsitatetik bultzatutako hautagaitza, Podemoseko nazio mailako agintariek egin zuten bezala. Zerrenda honen buru Roberto Uriarte, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle, bermeotarra da.

Orainek eta Euskal Hiriak “ez erasotzeko” ituna egin zuten kanpainan, eta, gainera, Hiritarren Kontseiluko kide izateko hautagaiak ez aurkeztea adostu zuten, organo horretan aniztasuna ziurtatzeko asmoz.

Hirugarren hautagaitza, Sí se Puede, azkena izan zen izena aurkezten; hasieran, Euskal Hiria-ren ildoetatik igaro ziren. Idazkari nagusi izateko hautagaia Iratxe Osainaga da, Zuzenbidean lizentziaduna, hain zuzen.

Ahal Dugu Nafarroak, era berean, idazkari nagusia, Kontseilu Politikoa eta Berme Demokratikoen Batzordea osatuko du, aurkeztu diren hiru hautagaitzako kideekin eta independenteen zerrenda batekin.

Zerrenda irekiak dira, hori dela eta, hautesleek “Navarra sí puede” hautagaitzako (Joan Bosch buru, 26 hautagai Hiritar Kontseilurako eta bi Berme Demokratikoen Batzorderako); “100% ADN Podemos” hautagaitzako (Sandra Gonzalez buru, 11 hautagai Hiritar Kontseilurako) eta “Cambiar Navarra” (Laura Perez, 27 hautagai Hiritar Kontseilura eta 3 Berme Demokratikoen Batzorderako).

Horiez gain, hautagaitza independenteak daude (16 Hiritar Kontseilurako), aurreko zerrendetan ez daudenak, Ahal Duguk ohar baten bidez zabaldu duenez.

Bi astez kanpainan izan eta gero, hautagaitzek amaitutzat eman dute prozesua Iruñean egindako ekitaldi batean, Joan Boschekin, Iñigo Errejon Podemoseko bigarrenaren babesarekin; Laura Perezek egindako beste ekitaldi batekin, bestetik, eta Sandra Gonzalezen beste batekin, igandean, azkenik.

“Ahal dugu aktore kolektiboa eta mapa politikoa aldatu duen tresna da, eta aldatzeko aukera islatzen du, gehiengoak zigortuta”, esan dute. Era berean, nafarrei parte hartzeko deia egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi politikoak bideoak