Politika -

Bakea eta Elkarbizitza

Fernandezek Gasteizko memoriaren erretratua eman dio Marotori

Aurkezpenean, alkateak eta Bake eta Elkarbizitza idazkariak gai horren inguruko desadostasunak mahaigaineratu dituzte. Marotoren arabera, txostena “nahas-mahasa” da.

Gasteizko Memoriaren Erretratua aurkeztu dio Fernandezek Marotori

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbitiza idazkariak Gasteizko memoriaren erretratua eman dio Javier Maroto hiriburu arabarreko alkateari. Txostena ETAk, beste talde batzuek eta Estatuko Segurtasun Indarrek Gasteizen hildakoen inguruan datza, 1960-2010 garaikoak.

Txostena Jaurlaritzak egin du eta Iñigo Urkulluren taldeak terrorismoak eta bestelako indarkeria mota batzuek Euskadiko hainbat udalerritan eragindako hildakoen gaineko agirietako bat da.

Gainera, Eusko Jaurlaritza udal mailako 146 erretratu garatzen ari da, izenak eta abizenak jasotzen dituen memoria politiko bati ekarpen bat egiteko helburuz.

Desadostasunak

Aurkezpenean, Marotok eta Fernandezek bien arteko desadostasunak agerian utzi dituzte. Alkateak, batetik, esan du ETAko biktimak ez direla “besteak bezalakoak”, hori dela eta, ezin zaie “maila berean” kokatu. Bake eta Elkarbizitza idazkariak, bestetik, bat egin du bestelako egoerak ez direla “nahastu” behar, baina azpimarratu egin du ezin direla bestelako biktimak “baztertu”, esaterako, Poliziak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an eragindakoak.

Arabako hiriburuaren kasuan, 31 hildako eragin dituzte ETAk eta bestelako taldeek. Gainera, Estatuko Segurtasun Indarrek beste hamar lagun hil dituzte, tartean, aipatutako 1976ko protesta horretan Poliziak hildako bost pertsona.

Marotok txostena kritikatu egin du, “nahas-mahasa” delako, eta “bazterrak nahasten” dituelako. Bere ustean, ETAko biktimak “ez dira besteak bezalakoak”, horregatik, “ezin zaie maila berean kokatu”.

Fernandezek alkateari ohartarazi dio ez direla giza eskubideak urratu zaizkien pertsonak “baztertu” edo “diskriminatu” behar.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza