Politika -

Epaia

Absolbitu egin dute Eguesibarreko alkate ohia

Epaiaren arabera, Andiak “ez zuen diru publikoa bidegabe erabili” eta “ez zuen ez iruzur ez prebarikazio deliturik egin” elkarte publiko baten bitartez Catalunya Caixako ekarpenak erosi zituenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Josetxo Andia Eguesibarreko alkate ohia.

Epaiaren arabera, Andiak “ez zuen diru publikoa bidegabe erabili” eta “ez zuen ez iruzur ez prebarikazio deliturik egin” elkarte publiko baten bitartez Catalunya Caixako ekarpenak erosi zituenean.

Andacelay sozietate publikoko 100.000 euro xahutu zituen ekarpenetan, alkate zen garaian, 2011. urtean. Andiak ez zion udalbatzari inbertsio horren berri, epailearen aurrean alkate ohiak berak aitortu zuenez.

Iazko abenduan egin zen epaiketa (fiskalak lau urteko espetxe zigorra eskatu zuen eta defentsak absoluzioa) eta horixe izan da epailearen erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea