Politika -

Polemika Alderdi Popularrean

Euskadiko PPko krisia 'erabat' itxita dagoela esan du Quirogak

Semperren hautuaren kontra, Albistur Donostiako alkategai izendatuta zabaldutako krisia bukatutzat eman du popularren buruzagiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko Alderdi Popularraren (PP) presidenteak nabarmendu duenez, Donostiako alkatetzarako aukeratutako hautagaiak alderdi barruan eragindako krisia "erabat" itxita dago.

PPk Batzar Exekutiboa du gaur Madrilen eta bertan galdetu diote Miren Albisturren hautagaitzak eragindako polemikaren inguruan. Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidenteak Ramon Gomez aukeratu zuen Donostiako alkategai izateko, baina Miren Albisturren alde egin zuen azkenean Quirogak.

Semperrek ostiralean onartu zuen Albisturren hautagaitza eta ondotik lasaiago dago giroa Euskadiko Alderdi Popularrean. Gaur gaiaren inguruan galdetu diotenean, irribarre eginez erantzun du Quirogak: "Erabat itxita dago, bai".

Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteari buruz auziaren harira itaundu diote; agertu duenez, PP alderdi "indartsua da eta batuta gaude" eta, horren lekuko, Blancoren hitzetan, maiatzaren 24ko hauteskundeetan PPk lortuko dituen emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Gipuzkoa Arantza Quiroga albisteak