Politika -

''Dirua bidegabe erabili''

Fiskaltzak kereila aurkeztu du Hirikoren sustatzaileen aurka

Arabako Fiskaltzak kereila kriminala aurkeztu du Euskadin auto elektrikoa sortzeko, porrot egin zuen, proiektuaren bultzatzaileen kontra.

Fiskalak kereila kriminala aurkeztu du 'Hiriko'ren sustatzaileen aurka

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak kereila kriminal bat aurkeztu du Hiriko Euskadin auto elektrikoa sortzeko proiektuaren -porrot egin zuena- sustatzaileen kontra, diru publikoa bidegabe erabiltzea, Administrazioari iruzurra egin eta kapitalak zuritzea egotzita, besteak beste.

Josu Izagirre Arabako fiskalburuak zehaztu duenez, goiz honetan bertan igorri dio Gasteizko 3 zenbakiko Instrukzio Auzitegiari 35 kutxa, auzian bildutako dokumentazioarekin, Fiskaltzak eta Ertzaintzaren Delitu Ekonomikoen Unitateak egindako ikerketa “sakona eta korapilatsuaren” ondoren.

Porrot egin zuen proiektu honek, 2010eko urtarrilean aurkeztu eta euskal enpresa talde batek eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak garatu zuten, 15 milioi euroko diru-laguntza jaso zuen Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren garaiko Zientzia eta Teknologia Ministerioaren eskutik, eta beste 2,7 milioi Eusko Jaurlaritzak emanda.

Fiskaltzak diru publikoa bidegabe erabiltzea, Administrazioari iruzurra egitea, kapitalak zuritzea, agiriak faltsutzea, diru-laguntzen iruzurra egitea eta bidegabeko jabetzea egotzi diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba