Politika -

‘Txartel beltzak’

Kontseilari ohiak: 'Blesarekin gastu pertsonalak orokortu ziren'

Caja Madrideko hamar kontseilari ohik deklaratu dute epailearen aurrean. 1996tik aurrera ‘txartel beltzak’ “malgutasun” handiarekin erabili zirela azaldu dute gehienek.

Jose Antonio Moral Santin Izquierda Unidako buruzagi ohia. Argazkia: EFE
Jose Antonio Moral Santin Izquierda Unidako buruzagi ohia. Argazkia: EFE
Txartelak 'malgutasun' handiarekin erabili zirela aitortu dute gehienek

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caja Madrideko hamar kontseilari ohik Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu dute gaur. 1996tik aurrera, Miguel Blesak entitateko presidentetza bereganatu zuenetik, ?txartel beltzekin? ?gastu pertsonalak? arrunt bilakatu zirela azaldu dute gehienek. Txartelak ?malgutasun? handiarekin erabili zirela erantsi dute, iturri juridikoen arabera.

Bankiako ekarpenak erosi zituen pertsona talde batek inputatuak hartu ditu goizeko lehen orduan. Uhukadaz eta irainen artean hartu dituzte.

Aurrekoetan baino polizia gutxiago izan dira Auzitegi Nazionaleko sarreran. Ekarpenengatik kaltetuek hainbat kartel erakutsi dituzte, justizia eskatuz eta ekarpenekin gertatutakoa salatuz.

Jose Antonio Moral Santin Izquierda Unidako buruzagi ohiaren hitzetan, txarteletako gastua ordainsari osagarri bat zen eta arropa, bidaiak eta opariak erosteko erabiltzen zuten. Bitartean, Caja Madridek Ogasunari zergak ordaintzen zizkion beraien izenean. 1999tik 2012ra arte 15,5 milioi euro xahutu zituzten txartel horiekin.

Pedro Bedia CCOOko sindikalistak adierazi duenez, bankuko zuzendaritzak txartela gehiago erabiltzera animatu zuen, ?gutxi? erabiltzen ari zelako.

Fidantzak, sei kontseilari ohiri

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak sei kontseilari ohiri bermeak jartzea eskatu du: Moral Santin (456.000 euro gastatu zituen), Ignacio de Navasques Cuadroseko Konfederakundeko kidea (195.000 euro), Ramon Espinar PSOEko diputatu ohia (178.400 euro), Jose Maria Arteta Mostoleseko (Madril) alkate sozialista ohia (139.000 euro), Gerardo Diaz Ferran CEOE enpresaburuen elkarteko presidente ohia (94.000 euro) eta Pedro Bedia CCOOko sindikalista (78.200 euro). Diaz Ferranek deklaratzeari uko egin dio.

Rodolfo Benito Caja Madrideko kontseilari ohia efe

Rodolfo Benito CCOOko ordezkaria. Argazkia: EFE

Juan Jose Azcona (99.300 euro) eta Rodolfo Benito (140.600 euro) CCOOko kideak, Gonzalo Martin Pascual UGTko ordezkaria (129.700) eta Guillermo Marcos Unipymeko ordezkariarentzako (133.600), ostera, ez du fidantzarik eskatu Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak. Txartelekin xahututako dirua ordezkaritza gastuak izan zirela esan dute guztiek. Diruaz bidegabe jabetzea eta sozietate delitu bat leporatzen diete inputatu guztiei.

Blesa presidente izatera heldu zenean aldaketarik izan ez zela ziurtatu du Azconak, baina bakarra izan da; izan ere, gainerako kontseilari ohiek kontrakoa azaldu dute. Angel Montero Administrazio Kontseiluko idazkaria zen garaian, ?zuhur? jokatzeko eskatzen zietela adierazi dute kontseilari ohiek, baina Enrique de la Torre karguaz jabetu zenean txartelak ?nahierara? erabiltzeko esan zieten, ?urteko eta hileko muga batekin?.

Kontseilari ohi gehienek gastuak onartu dituzte, Jose Maria Arteta eta Ramon Espinar sozialistek izan ezik. Hala ere, Txartelak ?erabat legezkoak? zirela defendatu dute guztiek eta kontseilarien izenean entitateak berak zergak ordaintzen zituela gaineratu dute.

Bestalde, Rodrigo Rato Bankiako presidentea espetxeratzea baztertu du Auzitegi Nazionalak, ?ihes egiteko arriskurik ez dagoelako?.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea