Politika -

Caja Madrid

Blesa: 'Baina zer uste du honek?'

Esaldi horrekin erantzun zuen Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak kontseilari batek txartel beltzen erabilerari buruz galdetu zuenean.

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrideko (CAM) presidente ohiak honela erantzun zuen kontseilari ohi batek txartel beltzen mugimenduei buruz galdetu zuela jakin zuenean: "Baina zer uste du honek?".

Hori da behintzat Rodolfo Benito kontseilari ohiak (auzian inputatuta dago) epaitegietan aipatutako mezu elektroniko batean irakur daitekeena.

Rodolfo Benito CCOOk CAMeko Administrazio Kontseiluan zuen ordezkariak helegitea aurkeztu du bere inputazioaren aurka, eta kontseilariek txartel beltzen harira erabakiak hartzeko ahalmenik ez zutela argudiatu du.

Hori frogatzen saiatzeko, Jesus Pedroche kontseilariak bere txartelaren mugimenduen zerrenda bat eskatu zuela eta bankuak ukatu egin ziola azaldu du Benitok.

"Baina zer uste du honek?" idatzi zion Blesak eskaera horren berri izan zuenean, mezu elektroniko batean, Enrique de la Torre CAMeko idazkari nagusiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Espainian