Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Peio Lopez de Munain izango da PSE-EEren alkategaia Gasteizen

Zerrendako bigarren tokian Isabel Martinez zinegotzia joango da, eta hirugarrenean, Carlos Zapatero, Vital Kutxaren presidente ohi eta Enplegu sailburuorde ohia.

Peio Lopez de Munain. Argazkia: EiTB
Peio Lopez de Munain.
Peio Lopez de Munain. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren Arabako Exekutiboak erabaki du Peio Lopez de Munain izango dela Gasteizko alkategaia, Maite Berrocalek, zuzendaritzak zerrenda "inposatu" nahi izan ziolako, hautagaitzari uko egin ostean.

201etik Gasteizko zinegotzi dena izango da zerrendaburu, eta bigarren tokian Isabel Martinez zinegotzia joango da, eta hirugarrenean, Carlos Zapatero, Vital Kutxaren presidente ohi eta Enplegu sailburuorde ohia.

Gaur arratsaldean jakinarazi diote zerrenda probintzia batzordeari, eta honek PSOEren Batzorde Federalaren esku utziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE berriak