Politika -

Katalunia

Masen aurkako ikerketa 'zabaltzea' eskatu du Fiskaltzak

Azaroaren 4tik 9ra arteko ekintzak ikertzea erabaki zuen Kataluniako Auzitegiak iaz. Orain, azaroaren 4a baino lehen kontsultarekin lotuta egin ziren ekintzak ere ikertzea eskatu du Fiskaltzak.

Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.
Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.
Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak Artur Masen aurka ustezko desobedientzia delituagatik abian duen ikerketa "zabaltzea" eskatu du.

A9an ustez Auzitegi Konstituzionalari desobeditzeagatik Artur Mas Kataluniako presidentea, Joana Ortega presidenteordea eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria ikertzea erabaki zuen 2014ko abenduan Kataluniako Auzitegi Nagusiko osoko bilkurak. Hain zuzen, azaroaren 4tik 9ra arteko ekintzak ikertzea erabaki zuten.

Orain, baina, azaroaren 4a baino lehen A9ko kontsultarekin lotuta egin ziren ekintzak ere ikertzea eskatu du Fiskaltzak. Ministerio Publikoak idatzi bat igorri dio Kataluniako Auzitegi Nagusiari, eta, bertan, UPyDk aurkeztutako helegite batean egindako eskariarekin bat egin du fiskalak, ikerketa azaroaren 4tik 9ra arteko ekintzetara ez mugatzea eskatuz.

Halaber, Masek, Ortegak eta Rigauk aurkeztutako errekurtsoak atzera botatzeko eskatu du Fiskaltzak gaur aurkeztu duen idatzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma