Politika -

Udal hauteskundeak

Valcarcek uko egin dio Madrilen sozialisten hautagai izateko aukerari

"Koherentziagatik" eta "zintzotasunagatik" hartu du erabakia, alderdia zuzentzen ari den batzorde kudeatzaileak ezarritako prozesuarekin bat egiten ez duelako.

Amparo Valcarce PSOEren Madrilgo Asanbladako bozeramailea. Argazkia: Efe
Amparo Valcarce PSOEren Madrilgo Asanbladako bozeramailea.
Amparo Valcarce PSOEren Madrilgo Asanbladako bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amparo Valcarce PSOEren Madrilgo Asanbladako bozeramaileak iragarri du ez dela PSOEren hautagaia izango Madrilgo erkidegorako, "koherentziagatik" eta "zintzotasunagatik", ez baitu bat egiten alderdia zuzentzen ari den batzorde kudeatzaileak ezarritako prozesuarekin.

Valcarcek primarioak eskatu zizkion batzorde kudeatzaileari Tomas Gomez PSMren idazkari nagusi ohia kargutik kendu ostean, baina horrek uko egin zion. Valcarcek adierazi duenez, oinarriari egingo zaion kontsulta prozesuak ez ditu onartzen "hautestontzi irekiak" eta "militante bat, boto bat" printzipioak.

PSMko afiliatuak gaur hasiko dira, hain zuzen ere, hautagai berria hautatzeko biltzen, eta bi hautagairen artean aukeratu beharko dute: Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohia eta Pedro Zerolo PSOEren Gizarte Mugimenduen idazkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015