Politika -

Estradizio agindua

De Juana espainiaratuko du Venezuelak, han bizi dela egiaztatzen bada

“Lehengo eta behin, han bizi dela egiaztatu behar dugu", esan du Atzerriko Gaietarako ministro ordeak. Salatu duenez, Espainiako zenbait hedabidek Venezuelaren aurkako kanpaina abian jarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki De Juana Chaos ETAko kidea espainiaratzeko tramiteak hasiko ditu Venezuelak, beti ere herrialde horretan bizi dela egiaztatzen bada. Hala esan du gaur Calixto Ortega Venezuelako Kanpo Gaietarako ministro ordeak, Berlinen egindako agerraldian.

“Lehengo eta behin, egia dela, eta ez beste gezur bat, ziurtatu behar dugu”, adierazi du. Gaineratu duenez, Espainiako zenbait hedabidek Venezuelaren aurkako kanpaina abian jarri dute. De Juana Chaos nor den ez dakiela esan du, baina, “pertsona horrek deliturik egin badu” eta “Espainiak estradizio agindua luzatzen badu”, Venezuelak protokoloa martxan jarriko duela nabarmendu du. Hala ere, berretsi egin du ‘El Mundo’ egunkariak argitaratutakoa egiaztatu egin beharko dutela.

Italiak, Espainiak edota AEBk luzatutako estradizio aginduak bete dituztela azpimarratu du ministro ordeak. “Inoiz ez da zalantzarik izan, baldintzak betetzen badira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea