Politika -

Hego Amerikan egindako lanak

Monederok faktura erakutsi du, ez, ordea, kontratua eta edukia

"Arrazoi konfidentzialak" argudiatu ditu Monederok datu horiek ezagutzera ez emateko.

Juan Carlos Monedero prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Juan Carlos Monedero EFE
Monedero: '78.eko erregimenak nire aurkako artilleria atera du'

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Monedero Podemos alderdiko Programa eta Prozesu Konstituziogileko idazkariak Banco del ALBAk ordaindutako faktura erakutsi du gaur eskaini duen prentsaurrekoan. 2013ko urriaren 31ko data du fakturak, eta 2014ko abendua bitartean luzatu ziren lanak ordaintzeko erabili zen. 425.000 euroko balioko lanak ordaindu ziren. Monederok, ordea, ‘arrazoi konfidentzialak’ argudiatuta, ez ditu ez kontratua ez eta lanen edukiak ezagutzera eman.

“Faktura erakusteko konpromisoa hartu nuen eta erakutsi ahal izateko baimena eskatu dut. Banco del ALBAko estatutuek, ordea, konfidentzialtasuna ematen die bere lanei. Konfidentzialtasun klausula bat sinatu dut”, esan du prentsaurrekoan Monederok. Arrazoi berdina argudiatu du sinatutako kontratua ezagutzera ez emateko.

Kontratua Caja de Resistencia Motiva 2 bere enpresaren bidez sinatu zuela ziurtatu du. Caja de Resistencia Motiva 2 2013ko urrian sortu zen. Edukiari dagokionez, egindako lanak, orokorrean, txosten “handietan” eta 2014an egindako hainbat aholkularitzan oinarritu zirela esan du.

Cristobal Montoro Ogasun ministroaren aurka gaur goizean salaketa jarri duela ere iragarri du Monederok prentsaurrekoan. Fiskaltzaren aurrean eta Datuen Babeserako Agentzian jarri ditu salaketak, bere intimitatearen aurkako bortxaketa-delituarengatik eta sekretuen urrapenarengatik.

Podemoseko sortzailearen aburuz, bere aurkako “sorgin-ehiza” eta “gehiegizko jazarpena” egon da. “Monedero auzia” inoiz ez dela egon ziurtatu du.

Prentsaurrekoa aurreikusitakoa baino ordu bat beranduago hasi da, gizon batek iskanbila sortu baitu.  Ondorioz, prentsaurrekoa beranduago hastea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea