Politika -

Euskal Herria - Catalunya

Erabaki ahal izateko,zutitzeko eskatu die EH Bilduk euskal herritarrei

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak Katalunia jarri du adibide gisa.

Hasier Arraiz (Sortu) eta David Fernandez (CUP). Argazkia: EFE
Hasier Arraiz (Sortu) eta David Fernandez (CUP). Argazkia: EFE
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko urratsak eskatu ditu EH Bilduk

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak zutik jartzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko eskatu dio euskal gizarteari, Katalunian gertatu bezala.

Arraizek eta David Fernandez CUPeko parlamentariak bilera bat egin dute larunbat honetan Gasteizen. Topaketa hori, EH Bilduk "euskal bidea" herritarrei aurkezteko egiten ari den ekitaldien baitan egin da. Koalizio abertzaleak urtarrilaren 24an aurkeztu zuen euskal bidea deiturikoa, euskal estatua eraikitzeko helburua duen aldebakarreko prozesu eratzailea.

EH Bilduko kideak "mila barrikadetako adiskide, Euskal Herriaren lagun eta ezkerreko benetako pertsona" gisa definitu David Fernandez. Bestalde, CUPeko kideak Kataluniako eta Euskal Herriko errealitate politikoen artean dauden antzekotasunak eta paralelismoak "oso agerikoak" direla azpimarratu du.

Arraizek azaldu duenez, Kataluniako burujabetza prozesutik EH Bilduk ikasi duena da oso garrantzitsua dela erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdi politikoak bat eginda egotea.

Gaineratu duenez, baita ere frogatu dute berez "sumisiorako" sortuak izan ziren Espainiako erakundeak "men ez egiteko" ere erabil daitezkeela, baldin eta "gehiengo sozial nahikoa eta beharrezko akordio politikoak lortzen badira".

Bestalde, David Fernandezek Kataluniako ezker independentistaren babes osoa eman dio EH Bilduri eta nabarmendu du herriaren borondatearen ordua dela, herritarren erabakia errespetatzeko garaia eta demokrazia oso bati ateak irekitzekoa".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Hasier Arraiz argazkiak EH Bildu Nafarroa