Politika -

Araba

EAJk hauteskunde-programak elkarrekin osatzeko eskatu die arabarrei

Urtaranek eta Gonzalezek, Gasteizko eta Diputazioko hautagai nagusiek, hurrenez hurren, esan dutenez, “gehien eragiten diguten gauzen inguruan iritziak, ideiak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu”.

Kaleko ardura eta eskaerei arreta eskaintzen jarraituko duela dio EAJk

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko Alkatetzarako hautagaiak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia izateko hautagaiak (maiatzaren 24ko hauteskundeetan) parte-hartzerako bideak prestatu dituzte arabarrekin batera hauteskunde-programak osatzeko.

"Datozen urteetako lan-ildoak aurkeztu baino lehen, gehien eragiten diguten gauzen inguruan iritziak, ideiak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu", esan dute prentsaurreko batean.

Urtaranen esanetan, hiritarrek parte hartzea nahi du, "oinarrizko beharrei" erantzuteko gai izango den hiria eraikitzeko proposamenak jasotzeko.

Gaineratu duenez, azken hilabeteetan ehun bat hartu-eman izan ditu hiriburuko edonolako elkarteekin, baita ekonomia, enplegu, gai sozialak, herritarren parte-hartze, kultura eta landa-gune sailetako hainbat ordezkariekin ere.

Hala, Arabako etxebizitza guztietan, agiri bat jasoko dute, kezkak eta proposamenak, edozein sailetarako, adieraz ditzaten.

Gainera, herritarrek sare sozialak, eta rammirogonzalez.eus eta gorkaurtaran.eus webguneen bidez egin ditzakete proposamenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Araba Alderdi politikoak albisteak