Politika -

CAN auzia

Bertan behera utzi dute patronatuko kideak izendatzeko prozesua

Horrez gain, Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpenaren inguruko txosten bat ere eskatu du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Kutxako patronatuko kideak izendatzeko prozesua bertan behera uztea erabaki du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak. Horrez gain, Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpenaren inguruko txosten bat ere eskatu du.

UPNk, PSNk eta PPk aldeko botoa eman dute, Parlamentuko zerbitzu juridikoen bi txostenek egindako gomendioen ondorioz. Nafarroako Kutxa Fundazioa “bankarioa” eta ez “ordinarioa” dela adierazi zuten aipatu txostenetan.

Bilduk eta Aralarrek, berriz, erabaki horren aurka egin dute. “Sabotaje politikoa egitea” eta “gardentasun falta” egotzi diote Nafarroako Parlamentuari.

Auzi horrekin lotuta, Kontuz kontsumitzailea elkarteak salaketa egin du gaur hedabideen aurrean: ikerketa batzordeak eskatu duen dokumentazioa Caixabanken barruan dagoen ‘Criteria’ holding-aren esku dagoela adierazi du elkarte horrek, eta, Criteriaren buru, Enrique Goñi dagoela nabarmendu du, hain zuzen ere CAN auzian auzipetu nagusietako bat.

Hortaz, Kontuzek salatu du nola egon litekeen ikerketa batzordeak eskatzen duen dokumentazioa inputatu baten eskuetan. Elkarteak iragarri du idatzi bat aurkeztuko duela Auzitegi Nazionalean, dokumentazio hori behar bezala gorde dela bermatu ahal izateko.

Izan ere, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, Nafarroako Kutxak onartutako funts-hornidura guztien inguruko informazioa dago Caixabanken esku, eta txosten horien jabea da, hain zuen, Enrique Goñi buru duen Criteria taldea.

CAN auzian dagoen “informazio eza” salatzeko beste adibide bat jarri du Kontuzek: CAN Fundazioko  presidentea Joaquin Giraldez izatea, hain zuzen. Yolanda Barcinak jarri zuen karguan Giraldez, Jose Antonio Sarria Nafarroako enpresarien buruaren koinata da, eta uko egin dio eskatu zaion dokumentazioa emateari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea