Politika -

Ikerketa batzordea

Bere dirutzari buruzko funtsezko galderak saihestu ditu Jordi Pujolek

“Ez dut gehiago esango”, adierazi du Kataluniako presidente ohiak. Pujolen hitzetan, auziaren inguruko “zurrumurruek eta froga manipulatuek zein asmatuek ez dute inolako funtsik”.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Pujolek ezkutuko dirutzari buruz xehetasun gehiago ematea baztertu du

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentuko ikerketa batzordean egindako lehen agerraldian izandako ?krispazioagatik? barkamena eskatu du gaur Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak, eta ezkutuko dirutzari buruz xehetasun gehiago ematea baztertu du. Azkenean, oposizioaren galderen aurrean nahiko haserre azaldu da.

Aurretik emandako azalpenak berretsi ditu gaur Jordi Pujolek Parlamentuko ikerketa batzordean. Horrela, gaiari buruzko diputatuen galdera gehiago erantzun behar ez zituela iragarri du. Dagoeneko informazio guztia eman duela argudiatu du presidente ohiak.

?Ez dut gehiago esango?, adierazi du Kataluniako presidente ohiak. Pujolen ahotan, auziaren inguruko ?zurrumurruek eta froga manipulatuek zein asmatuek ez dute funtsik?. ?Iradokizunak demostratu behar dira?, errepikatu du.

Cristobal Martell abokatuak Pujol lagundu du batzordean. Hasteko, lau puntuko adierazpen labur bat irakurri du agintari ohiak. Adierazpenean, iragan uztaileko gutunean dirutzaren jatorria aitortu zuela gogorarazi du Pujolek. Era berean, irailean, batzordean, egindako agerraldia eta duela lau aste epailearen aurrean egindako deklarazioa gogora ekarri ditu.

Ezkutuko dirutza Florenci aitak utzitako herentzia dela berriro defendatu du Kataluniako presidente ohiak. Atzerriko kontuetan gordailurik izan ez eta ez duela erantsi du buruzagi ohiak. Horrela, Andorran ezkutaturiko dirua ustelkeriatik edo kudeaketa publikotik datorrenik ukatu du.

Iragan iraileko ?agerraldi luzea? gogorarazi duenean, orduan ?nolabaiteko krispazioa? izan zela onartu du Pujolek, horregatik barkamena eskatu du gaur.

Ondoren, agintari ohia kexatu da, epailearen aurrean egindako deklarazioa ?zenbait komunikabidek osorik? argitaratu zutelako. Inputatu gisa emandako azalpen guztiak ?publikoak eta ezagunak? direla uste du. Ondorioz, galdera gehiago erantzungo ez zuela gaineratu du.

Marta Ferrusola Jordi Pujol efe

Marta Ferrusola eta Jordi Pujol agerraldia hasi baino lehen. Argazkia: EFE

?23 urteko nire gobernuaren inguruan, oso lasai nago?

Hala ere, oposizioak egindako lehen galderen aurrean haserre agertu da. Konkretuki, Oriol Amoros ERCko diputatuarekin tirabira izan du Pujolek. Bere gobernuari buruzko ?eztabaida orokor? bat zabaltzeko unea ez zela azpimarratu du buruzagi ohiak: ?23 urteko nire gobernuaren inguruan, oso lasai nago?.

Ustezko irregulartasunak ezkutatzeko PSOErekin eta PPrekin iraganean adostasun batera heltzea aurpegiratu dio Amorosek Pujoli. Agintari ohiak, oso haserre, hurrengoa erantzun dio: ?Zertan oinarritzen zara hori esateko??, ?adierazpen funsgabe eta iraingarria da?.

Ferrusolak deklaratzeari uko egin dio

Bestalde, batzordean deklaratzeari uko egin dio Marta Ferrusola Generalitateko presidente ohiaren emazteak, baina labur bada ere oposizioaren galdera batzuei erantzun die.

?Arratsaldeon. Parlamentuari eta hark ordezkatzen duenari errespetua zor dizkiot, baina ez deklaratzeko aukerari eutsiko diot. Ondorioz, ez dut ezer ere deklaratuko. Hori da dena?, azaldu du.

Marta Ferrusola ikerketa batzordea efe

Marta Ferrusola Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren emaztea ikerketa batzordean. Argazkia: EFE

Hala ere, familiak atzerrian ezkutaturik zuen dirutza kudeatzeko 1980tik 2014ra bitartean Andorrara bidaiak sarritan egin izana ukatu du Ferrusolak: ?Inondik inora ere. Hori gezurra da?.

Ikerketa batzordean parte hartu behar izatearekin penatuta agertu da presidente ohiaren emaztea: ?Kataluniak ez du hau merezi?. ?Elkarrizketa honek pena ematen dit; pena handia. Kataluniak ez du hau merezi?, adierazi du Carlos Carrozosa C?sko diputatuaren galderen aurrean.

?Sosik ere ez dugu?, esan du Ferrusolak. Gainera, seme-alaben jarduna defendatu du, eta aberastasunaren harrokeria egin dutenik ukatu du.

Sei seme-alaba auzi judizialetan inputaturik daudela ikusita, ama bezala porrot egin duela uste badu galdetu dio Marc Vidal ICV-EUiAko diputatuak Ferrusolari. ?Ez, oso harro nago?, erantzun du.

Jordi Pujol Ferrusola ikerketa batzordea efe

Jordi Pujol Ferrusola Kataluniako presidente ohiaren seme zaharrena. Argzakia: EFE

Paradisu fiskaletan aritu ez dela esan du Pujol Ferrusolak

Administrazioaren komisioak kobratu ez dituela eta paradisu fiskaletan merkataritza-eragiketak egin ez dituela esan du Jordi Pujol Ferrusola Kataluniako presidente ohiaren seme zaharrenak.

Oposizioaren galderei harro erantzun die Pujolen seme zaharrenak ikerketa batzordean: ?Hemen gaude egia esateko, bai zuek galdetzen, zein nik erantzuten?.

Argitaratu dituzten ?mito? batzuk gezurtatu nahi izan ditu Pujol Ferrusolak. Zentzu horretan, paradisu fiskaletan ?sekula? merkataritza-eragiketarik egin ez duela irmo adierazi du. Bere ondare guztia BBVAk Bartzelonan duen bulego batetik kudeatu duela esan du. Hala ere, bankua aldatzeko eskatu berri diotela deitoratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Jordi Pujol albisteak