Politika -

Presoak

Lehendakaria Etxeratekin bilduko da gaur, lehen aldiz

Iñigo Urkulluk eguerdian hartuko ditu presoen senideen ordezkariak, Lehendakaritzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Etxerat elkarteko ordezkariekin bilduko da gaur, eta, horrela, presoen senideekin batzartu den lehen lehendakaria izango da.

Bilera eguerdian egingo dute, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen, eta Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak ere hartuko dute parte.

Etxeraten aldetik, Maider Alustiza bozeramailea eta Alaitz Aramendi ETAko kidearen aita joango dira.

Presoen senideen ordezkariak Bruselan izango dira martxoaren 3an eta 4an, Europako alderdiekin eta gizarte eragileekin batzartzeko.

Bestalde, Jaurlaritzak Etxerati emandako diru-laguntzen aurka egiteko agindu zion atzo Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Estatuko Abokatutza Nagusiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Presoak ETA