Politika -

Kontrol Saioa

Urkullu: 'Jaurlaritzak ez du EiTB burugabetuko'

Bere gobernuak EiTBren "egonkortasuna eta iraunkortasuna" bermatu behar dituela azpimarratu du Iñigo Urkulluk Legebiltzarreko kontrol saioan.

Urkullu: 'Jaurlaritzak ez du EITB burugabetuko'

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak EiTBren “egonkortasuna eta iraunkortasuna” bermatu behar dituela eta bere gobernuak ez duela irrati-telebista publikoa “burugabetuko” azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Mikel Unzalu sozialistak EiTBren inguruan Legebiltzarrak adostutako hitzarmenei buruz galdetu dio lehendakariari. Besteak beste, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia kargutik kentzeko eskaera aipatu du Unzaluk (Legebiltzarrak otsailaren 5ean onartutako akordioa).

Legebiltzarraren jarrera eta akordioak aintzat hartzen dituztela nabarmendu du Urkulluk. Izan ere, hartu beharreko erabakien aurrean “lagungarri” direla gaineratu du. Hala ere, Legebiltzarrak adostutakoak lotesleak ez direla gogoratu du lehendakariak.

Hortaz, Jaurlaritzak ez duela EiTB burugabetuko berretsi du, are gutxiago EiTBko Administrazio Kontseiluak Eusko Irratiko enplegu deialdiarekin aurrera jarraitzea erabaki duenean. Lehendakariak gaineratu du Iturbe kargutik kentzeko eskaerak bost boto bakarrik lortu zituela Administrazio Kontseiluaren azken bileran (20 ordezkari ditu organo horrek).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu