Politika -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Nafarroako ikurra bide-seinaleetatik kendu beharko du Gipuzkoak

Nafarroako Gobernuaren eskakizuna onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak, A-15eko karteletan “ondoko erkidegoaren ikurrak bidegabe barneratu” dituztelako.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa ?Euskal Herria-Basque Country? izendapenarekin lotzen duten bide-seinaleak estaltzeko edo kentzeko eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Kautelazko neurria Nafarroak eskatuta hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Gipuzkoako Aldundiak bide-seinaleak A-15ean ipini zituen, nahiz eta Foru Gobernuak kentzeko eskatu.

Nafarroako Gobernuak gaur gogorarazi duenez, Foru Exekutiboa Gipuzkoako Aldundiaren kartelen aurka azaldu zen azaroaren 26an eta ?ezinegona eta errefusa? agertu zituen, bide-seinaleak Leitzarango Autobiaren Gipuzkoako tartean jarri eta gero.

Bide-seinaleak ?berehala? kentzeko eskatu zion Foru Exekutiboak Gipuzkoako Aldundiari, ?sudur sartze larria eta Nafarroako erakundeekiko errespetu falta zelako?.

?Probokazioa?

Foru Exekutiboaren hitzetan, bide-seinaleak ?probokazio argia ziren; demokratikoki aukeratutako erakundeenganako eta herritarren gehiengoarenganako errespetu falta?.

Aldundiak erantzunik ematen ez zuela ikusita, gertakariak salatu zituen Nafarroako Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Aldundiaren ekimena bertan behera uzteko eskatuz.

Nafarroako Gobernuaren eskaera onartu du Auzitegiak, A-15eko karteletan ?ondoko erkidegoaren ikurrak bidegabe barneratu? dituztelako eta ?erkidegoko tokiei Euskal Herria-Basque Country izendapenarekin? erreferentzia egiten dietelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan