Politika -

‘Euskal bidea’

Estatua sortuta inork ez ditu 'gure erabakiak hartuko', dio EH Bilduk

Urizarrek martxoaren 7an BECen egitekoa den ekitaldian parte hartzeko deia egin du; “Euskal Herriari buruz erabakiak hartuko dituen agente bakarra Euskal Herria izango da”, ideia zabaltzeko.

Pello Urizar: 'BECeko ekitaldia bozgorailua izan behar da'

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren arabera, "estatu bat sortzearekin bakarrik bermatuko da gu ez garen beste inork gure erabakiak hartuko ez dituela" eta "Euskal Herrian pisu oso txikia duten alderdiek ez digute esango zer egin behar dugun".

Bilbon egindako ekitaldi (koalizioa osatzen duten lau alderdien ordezkariek parte hartu dute) politiko batean, Pello Urizar Earen idazkari nagusiak berretsi egin du "nazio eraikuntza gizarte eraikuntzarekin lotuta" dagoela, hori dela eta, subiranotasunak "ustelkeria baztertzea eskatzen du".

Koalizioaren esanetan, datorren asteburuko (7an) BEC-eko ekitaldia "bozgorailu bat izan behar da. Bere etorkizuna erabaki nahi duen gehiengo sozialaren eskaera aktibatuko duen mugarria izango da ekitaldia". Urizarren arabera, "inolako etorkizunik Espainiar edo Frantziar estatuen menpean".

"Ez dugu BECeko ekitaldia EH Bilduren patrimonio izaterik nahi. Inbertsio bat izatea nahi dugu, askatasuna helburu argi bezala duen bide horri egiten diogun ekarpena", gaineratu du.

EH Bilduren ustean, "Madril eta Pariseko betoak ezeztatzeko akordioak, nahiak, konpromisoak eta gehiengoak" lortu behar ditu.

"Euskal Herrian Euskal Herriarentzako politikak erabakiko ditugu –zehaztu du- politika guztiak: enplegua sortzekoak, gizarte zerbitzuetakoak, euskarari buruzkoak, kultur sorkuntzarekin erlazionaturik daudenak, ingurumenekoak. Guztiak".

Horren ildotik, ohartarazi duenez, "estatu bat sortzearekin bakarrik bermatuko da gu ez garen beste inork gure erabakiak hartuko ez dituela".

Urizarrek aldebakartasunaren alde egin du, hau da, "du ez dugula inongo betorik onartuko, ez garela inoren esperoan egongo eta guztion artean erabakiko dugula, presiorik gabe, lurraldetasuna errespetatuz eta Euskal Herriko errealitate ezberdinen lan erritmo eta beharrak errespetatuz".

"Konponbidea ez da ez Madriletik ezta Parisetik etorriko, ez subiranotasunaren gaian ez beste edozein arloetan ere", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo Barakaldo EH Bildu Nafarroa