Politika -

Nazioarteko bidaia

Ortuzar AEBra joan da EAJren harremanak 'sendotzeko'

Euskadi Buru Batzarreko presidenteak bilera politiko, ekonomiko eta sozial ugari izango ditu New Yorken eta Washingtonen asteartetik ostiralera arte.

Andoni Ortutzar EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Andoni Ortutzar EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Andoni Ortutzar EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetara bidaia ofiziala egingo du Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidenteak datozen egunetan. “Nazioartean EAJren harreman politikoak, ekonomikoak eta sozialak eguneratu, sendotu eta hobetzeko” helburua du bidaiak.

EAJk agiri batean jakitera eman duenez, Iñaki Goikoetxeta Nazioarte Arloko burukideak Ortuzar lagunduko du bidaian. Azken orduan New Yorkera helduko dira gaur, eta larunbat arratsaldean Euskadira itzuliko dira.

Roman Oyarzun NBEko Espainiaren enbaxadore iraunkorrari bisita egingo dio Ortuzarrek gauean. Gainera, asteazkenean The New York Times egunkariaren egoitza bisitatuko du EBBko presidenteak eta egunkariko zuzendaritzak hartuko du. Era berean, Ortuzar AEBko fundazio ezberdinetako ordezkariekin bilduko da.

Ortuzar eta Goikoetxeta Washingtonera helduko dira ostegunean. Strobe Talbott Brookings Institutioneko presidentearekin, John Hamre CSISeko (Center for Strategic and International Studies) presidentearekin eta Neera Tanden Center for American Progresseko presidentearekin bilduko dira bertan. Era berean, The Washington Post egunkariaren zuzendaritzak Ortuzar hartuko du.

EBBko presidentea denetik Ortuzarrek egiten duen nazioarteko seigarren bidaia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Andoni Ortuzar argazkiak