Politika -

Gasteiz

Gasteizko istiluetan atxilotutakoak aske utzi dituzte,epaiketaren zain

Ertzaintzak desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatzen dizkie atxilotutako bi gasteiztarrei.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Gasteizko istiluetan atxilotutako bi gazteak, epailearen aurrean

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hil zituen bost langileen omenez atzo egindako manifestazioaren ondorengo istiluetan atxilotutako 18 eta 19 urteko bi pertsonak aske utzi dituzte epaiketaren zain, gaur goizean epailearen aurretik pasatu ondoren.

Ertzaintzak bi gasteiztar atxilotu zituen desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatuta.

Aipaturiko istiluetan, bost ertzain arin zauritu ziren.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, atzoko istiluetan hondakinak batzeko edukiontzi metaliko bat kaltetu zen, baina plastikozkoa ez denez, konpon daitekeela adierazi du. Halaber, beira biltzeko beste edukiontzi bat ere irauli zutela jakinarazi du Udalak, baina ez zuela inolako kalterik izan.

Martxoak 3 manifestazioa Gasteizen efe

Manifestazioa egin zuten atzo Gasteizen, Poliziak duela 39 urte hil zituen bost langileen oroimenez. Argazkia: EFE

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, liskarrak 20:45 aldera hasi ziren, manifestariak Ertzaintzaren furgoneten aurka objektuak jaurtitzen hasi zirenean.

Ertzainek istiluen kontrako materiala erabili zuten, eta zenbait lagunek edukiontziak gurutzatu zituzten Pintore, San Frantzisko eta Aiztogile kaleetan, eta su eman zieten. Era berean, kutxazain automatiko bati ere su eman zioten ezezagunek Aiztogile kalean.

Manifestazioa Gasteizen, Poliziak 1976ko martxoaren 3an hil zituen bost langileen omenez

Manifestazioa 19:30ean hasi zen, Martxoak 3 plazan lore eskaintza egin eta gero. Martxa Andre Mari Zuriaren plazan bukatu zen, Alde Zaharretik oso gertu, eta istiluak Alde Zaharrean gertatu ziren.

Martxoak 3 elkarteak deitu zuen manifestazioa, eta ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek babestu zuten. Bestalde, terrorismoaren biktimatzat har ditzaten, ekimen bat aurkeztu zuen atzo elkarteak Europako Parlamentuan.

Martxoak 3 manifestazioa Gasteizen efe

Ertzaintzak esku hartu zuen. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz