Politika -

Moncloa Jauregia

Greziak bere ongizatea eta aberastasuna areagotzea nahi du Rajoyk

“Greziak haztea, lanpostuak sortzea eta konpromisoak betetzea nahi dugu”, adierazi du Rajoyk. Tsiprasen “akusazioa tokiz kanpo” dagoela uste du Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy, François Hollande, Pedro Passos Coelho, Jean Claude Juncker eta Werner Hoyer. EFE
Mariano Rajoy, François Hollande, Pedro Passos Coelho, Jean Claude Juncker eta Werner Hoyer. EFE
Europar Batasunaren barruko lotura energetikoei buruzko goi-bilera

0:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako herriarentzako Espainiarentzat nahi duen gauza bera nahi duela esan du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak: bere aberastasuna eta ongizatea areagotzea.

Era berean, Espainiak eta Portugalek Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren aurkako ?egitasmo gaizto? bat dutenik ez du uste Jean Claude Juncker Europako Batzordearen presidenteak.

Rajoyk, Francois Hollande Frantziako presidenteak, Pedro Passos Coelho Portugalgo presidenteak eta Europako Batzordeko buruzagiak interkonexio energetikoak bultzatzeko plan bat aurkeztu dute. Besteak beste, ?Midcat? gasbide proiektuari berriz ekitea adostu dute agintariek.

Greziako Gobernu berriari bere konpromisoak betetzea eskatzeko orduan Espainia beste herrialdeak baino zorrotzagoa izan ez dela ziurtatu du Rajoyk goi-bileraren ostean. Europako gainerako herrialdeek hartutako erabakiari babesa eman diotela gogorarazi du Exekutiboko presidenteak.

?Greziak haztea, lanpostuak sortzea eta konpromisoak betetzea nahi dugu?, adierazi du Rajoyk. Tsiprasen ?akusazioa tokiz kanpo? dagoela esan du Gobernuko presidenteak.

?Espainiak hartzen dituen erabaki guztiak EBren mesederako izango dira?, azpimarratu du Rajoyk. Portugal, Frantzia edo Greziarentzat ona dena ?guztientzako ona? dela goraipatu du buruzagiak. Horregatik, ?moduak errespetatu eta konpromisoak betetzearen? aldeko apustua egin du.

?Greziako herriari onena desio diot"

?Espainiako Gobernuaren jarrera gure aliatuekin harremanik onenak izatea da, besteak beste, Greziarekin. Bide onetik joatea nahi dut. Greziako herriari onena desio diot?, nabarmendu du.

Greziak, beste herrialde batzuk bezalaxe, zailtasun ugari igaro dituela azaldu du Rajoyk. Europaren eraikuntza prozesua ?historikoa? dela gogorarazi du Espainiako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea