Politika -

Ibilgailu elektrikoa

Konkurtsoan sartu da Afypaida, 'Hiriko' egin behar zuen enpresa

Afypaidari 17,4 milioi euro eman zizkioten hainbat erakundek, Hiriko ibilgailu elektronikoaren proiektua aurrera atera zezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Merkataritza-arloko auzitegi batek Afypaida enpresa borondatezko konkurtso egoeran deklaratu du eta, horrenbestez, enpresaren likidazioari helduko dio datozen asteetan. Afypaidari 17,4 milioi euro eman zizkioten hainbat erakundek, Hiriko ibilgailu elektronikoaren proiektua aurrera atera zezan.

Autoa Gasteizko Merkataritza-arloko lehengo epaitegiak iragarri du. Bertan, Afypaidaren likidazioa adosten da. Enpresa horretako administratzaileak honako hauek ziren: Jesus Echave, Iñigo Antia (EAJrekin lotura dute biek), Jose Luis Bengoechea eta Fernando Achaerandio.

Fiskalaren ustez, Hiriko auto elektrikoaren proiektua diru publikoaz jabetzeko sortu zuten horren sustatzaileek . Sei pertsonaren eta Afypaidaren aurka aurkeztu du Fiskalak kereila.

Funts publikoak bidegabe erabiltzea, agiriak faltsutzea, Administrazioari iruzur egitea, diru-laguntza publikoekin iruzur egitea, diruaz bidegabe jabetzea eta dirua zuritzea egotzi die.

Afypaida elkarteari dagokionez, diru publikoa jasotzen zuela eta, ondoren, gainerako elkarteen artean banatzen zuela azaldu du fiskalak.

Merkataritza-arloko Auzitegiak Escobosa y Asociados Gasteizko bulegoa izendatu du konkurtsoko administratzaile, eta horrek baiezkoa eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea