Politika -

Gasteizko Udala

Oposizioak ez du San Antonio auzia artxibatzen utziko

Marotok izendatutako ordezkariak salaketa aurkezten ez baldin badu, Udalean gehiengoa duten oposizioko taldeak nola ekin aztertzen ari dira auzia artxibatzea eragozteko.

Gasteizko Udalbatza. Artxiboko irudia: EiTB
Gasteizko Udalbatza. Artxiboko irudia: EiTB
Gasteizko Udalbatza. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salaketarik ez baldin badago, San Antonioko lokalen auzia ez artxibatzeko nola ekin aztertzen ari dira Gasteizko Udalaren oposizioko taldeak. Kontu Auzitegiko prozeduraren arabera, salaketarik ez badago auzia artxibatuko dute.

Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohi eta Osasun ministroari eta Udal-gobernuko kideei, besteak beste, Javier Maroto (PP) egungo alkateari, ia milioi erdiko fidantza ezarri die Kontu Auzitegiak lokal horiek garestiegi alokatzeagatik.

Marotok izendatutako ordezkariak salaketa aurkezten ez baldin badu, Udalean gehiengoa duten ( 27 zinegotzietatik 18 dituzte) oposizioko taldeak nola ekin aztertzen ari dira auzia ez artxibatzeko.

Bi aukera

Peio Lopez de Munainek (PSE-EE) azaldu duenez, salaketa aurkezteko agindua eman diezaioke Gasteizko Udalbatzak Udaleko ordezkariari. Bestalde, Gorka Urtaranek (EAJ) planteatu duenez, edozein pertsona fisikok salaketa kaltedun bezala aurkeztea da bigarren aukera.

Salaketa aurkezten baldin badute, prozedura zabaldu ala ez erabakiko du Kontu Auzitegiak. Orduan zigorra mantendu, bermea handitu edo txikituko luke Auzitegiak. Hala ere, sententziaren aurka helegitea aurkezteko aukera izango lukete aldeek Kontu Auzitegiaren aurrean, eta ondoren, Auzitegi Gorenaren aurrean.

Auzia artxibatzen utziko ez dutela esan du Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak. Larrionen hitzetan, “Maroto eta PP ez dira Gasteiz gobernatzeko kapaz, herritarren patrikei kalte larria egin dietelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala