Politika -

Idatzi batean

Urkulluk 'planto' egin du Ertzaintzako sindikatuen jarreraren aurrean

Lehendakariak azaldu du ez duela Eusko Legebiltzarrean barkamenik eskatuko aste honetan kontzentrazio batean parte hartzen ari ziren manifestariekin izandako liskarragatik.

Iñigo Urkullu kexu azaldu da Ertzaintzako sindikatuekin. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu kexu azaldu da Ertzaintzako sindikatuekin. Argazkia: EiTB
Urkullu kexu agertu da Ertzaintzako sindikatuekin

0:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu kexu agertu da Ertzaintzaren sindikatuek berarekiko eta, batez ere, ordezkatzen duen instituzioarekiko erakutsitako "errespetu faltagatik". Azken aldian, Ertzaintzaren sindikatuek lehendakariak parte hartzen duen ekitaldietan protestak egin dituzte eta azken protesta horiek lehendakariaren pazientzia agortu ei dute. Are gehiago, gaineratu du ez duela bere jarreragatik barkamenik eskatuko Eusko Legebiltzarrean.

Lehendakariak ingurukoekin partekatu duen idatzi batean azaldu du haren haserrea, eta EFE albistea agentziak aipaturiko idatzia eskuratu du.

Urkulluk ziurtatu duenez, langileen aldarrikapenak (funtzionarioenak barne) errespetatzen ditu, baina adierazi du ezin duela onartu, aurpegia estalita, pankarta baten atzean ezkutatzen direnek bera grabatzea eta, gero, irudi horiek zabaltzea.

"Erakundearekiko hainbeste errespetu faltaren aurrean, planto egitea erabaki dut eta ez dut barkamenik eskatuko Legebiltzarrean", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Iñigo Urkullu Lehendakaria