Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Desarmatzea bultzatzeko aukera gehiago daude Frantzian, Currinen ustez

Gobernuaren lankidetzarik gabe desarmea Espainian “ezinezkoa” dela uste du Hegoafrikako abokatuak. Ondorioz, Frantzian beste aukera batzuk aztertzen ari direla gaineratu du.

Brian Currin Hegoafrikako abokatua. Argazkia: EiTB
Brian Currin Hegoafrikako abokatua. Argazkia: EiTB
Brian Currin Hegoafrikako abokatua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin Hegoafrikako abokatuak, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen buruak, ETAren desarmatzeko prozesua etenda ez dagoela ziurtatu du, baina Espainiako Gobernuaren jarrera aldatu bitartean ETAk pausorik emango ez duela onartu du. Rajoyren gobernuarekin ez da aldaketarik izango, horren ustez. Aldaketak hauteskunde orokorren ostean gertatzea espero du. Frantziako Estatuan aurrera egiteko aukera handiagoak ikusten ditu Currinek. Gainera, ETAk armategiaren zati bat Frantzian du.

Lokarriren agurrean parte hartu eta gero, egun batzuk eman ditu nazioarteko bitartekariak Euskadin. ?Armagabetzearen egiaztatzaileei entzunda, argi dago aurrerapausoak eman direla, baina egia da atzerapena izaten ari dela, Estatuaren inplikaziorik edo lankidetzarik gabe ezinezkoa baita desarmeak aurrera egitea?, azaldu du Currinek Radio Euskadiko ?Ganbara? saioan.

?Azaroko hauteskundeetan gertatzen denaren zain egon beharko dugu. Baliteke ondoren aurrerapausoak eman ahal izatea. Baina horrek ez du esan nahi geldi egon behar dugunik. Armagabetzearekin aurrera egiteko beste aukera eta estrategia batzuk aztertzen ari da jendea?, adierazi du.

?Frantziako buruzagi politiko batzuen laguntza lor daiteke, armak atzeman eta deuseztatzeko. Ez da gauza segurua, baina egin liteke. Frantzian armak daude, eta aukera aztertzen ari dira?, berretsi du.

Bakearen hizkuntza

Bestalde, ?presoek egindako kaltea onartzeko adierazpenak egitea garrantzitsua da bake eta adiskidetze prozesuan. Hala ere, oso garrantzitsua da horretarako erabiltzen den hizkuntza, eta une honetan blokeo puntu bat da?, ohartarazi du.

?Euren historiari uko egitea eskatzen ari zaizkie presoei eta Sorturi, eta hori oso zaila da beraientzat?, esan du bitartekariak.

Horregatik guztiagatik, elkar ulertzeko eskatu die Currinek euskal alderdiei. Eusko Jaurlaritzak presoen inguruan martxan jarri dituen azken ekimenak baloratu ditu Hegoafrikako abokatuak, eta baita Iñigo Urkullu lehendakariaren jarrera ere, baina harremanak hobetzeko eskatu die EAJri eta Sorturi.

Aste honetan Sortuko eta EAJko ordezkaritzekin bildu dela jakinarazi du Currinek. PSE-EEk eta PPk, ostera, ez dute hartu. Sozialisten erabakiarekin ?ezustekoa? hartu duela onartu du bitartekariak.

?Bestearen historiarekin eta besteak egindakoarekin kritikoa izatea legitimoa da, baina horrek benetan ez du laguntzen. Etorkizunean pausoak emateko historia maneiatzeko puntu batera heldu behar dugu, zama ez bihurtzeko?, azpimarratu du.

?Mandelak esan bezala, ez saiatu besteak aldatzen, zeu aldatu. Alderdi guztiek gogoeta egin behar dute. Mezua ETAri, gobernuei eta alderdiei heldu behar zaie. Mahaiaren bestaldean dagoena ulertzen saiatzen dena bakarrik izango da konponbidea posible dela sinesteko gai?, azaldu du.

Trantsizio-justizia

Auzitegi Gorenaren azken erabakia ere hizpide izan du Currinek. ?Garai berriaz? ohartzeko eskatu die Hegoafrikako abokatuak epaileei. Horrela, trantsizio-justizia baten aldeko apustua egin du.

?Trantsizio-justizia bake prozesu guztien parte da, trantsizio egoera batean zaudelako, gatazka batetik zatoz, bake egoera berri bat bilakatzeko?, azpimarratu du. ?Legeak aldatu behar dira?, erantsi du.

Horren harian, Currinek ukatu egin du Ipar Irlandan ?amnistia? egin izana. ?Kartzelatik ateratzeko prozesu bat? izan zela zehaztu du. ?Baldintzapeko askatasuna zen. Deliturik egiten badute, espetxera itzuli beharko dute zigorra betetzera. Egia da, hasieran egiteak asko lagundu zuen hurrengo pausoak ematen?, adierazi du.

?Jende asko agertu zen presoak kartzelatik ateratzearen aurka; besteak beste, biktimak. Azkenean, kontra zeudenek pilula mikatza hartzea onartu zuten etorkizunean biktima gehiagorik ez izateko?, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea