Politika -

‘San Antonio auzia’

Auziarekin jarraitzeko eskatu dio Gasteizek Kontu Auzitegiari

Premiazko ezohiko bilera egin du Gasteizko Udalbatzak eta oposizioko talde guztiek (EAJ, Bildu eta PSE-EE) akordioa bultzatu dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Antonioko lokalen alokairuetako auziarekin jarraitzeko eskatu dio gaur Gasteizko Udalak Kontu Auzitegiari. Oposizioko talde guztiek ekimenari babesa eman diote. Horrela, EAJk, Bilduk eta PSE-EEk aldeko botoa eman dute. Kontabilitate-erantzukizuna zehazteko prozedura zabaltzea eskatu diote Kontu Auzitegiari.

Premiazko ezohiko bilera egin du Gasteizko Udalbatzak eta oposizioko talde guztiek akordioa bultzatu dute. Erabaki betearazlea dela gogorarazi du oposizioak. Ondorioz, onartutakoa derrigorrez bete behar dute.

PP, ostera, abstenitu egin da bozketan. Ainhoa Domaica Alderdi Popularreko zinegotziak azaldu duenez, akordioa ez da betearazlea Udalbatzak ez duelako eskumenik gai honetan, Udal-gobernu batzordeak baizik.

Kontu Auzitegiak zabaldutako auzia artxibatzea saihestu nahi du oposizioak gaurko erabakiarekin. Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiari eta haren Gobernuko kideei, besteak beste, Javier Marotori, ia milioi erdiko fidantza ezarri zien Kontu Auzitegiak San Antonio kaleko lokalak garestiegi akuratzeagatik.

Behin Kontu Auzitegiak erabaki hori hartu duenean, Gasteizko Udalak, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak salaketa aurkeztu ala ez erabaki behar dute, kontabilitate-erantzukizuna zehazteko prozedura bat zabaltzeko.

Udala auzian pertsonatuko da

Honenbestez, Gasteizko Udala auzian pertsonatuko da eta kontabilitate-erantzukizuna zehazteko prozedura martxan jartzea eskatuko dio Kontu Auzitegiari.

Gainera, erabakiaren arabera, Udalak ?kalte-ordaina? eskatuko du, eta baita ?funts publikoetan egindako kaltea berrezartzea ere?.

Javier Maroto Gasteizko alkateak esan du ez dela ezertaz damutzen San Antonioko lokalen alokairuan egin zuten kudeaketan, eta oposizioari elektoralismoz jokatzea egotzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Gasteiz berriak