Politika -

Polémica

Fernandezek Bake idazkari gisa eskatu zuen Diez bisitatzea

Bake eta Bizikidetza idazkariak hirutan eskatu zuen, bitan 2014an eta behin aurten, LABen buruzagi ohia bisitatzea, EiTBk kontsultatuko mail batzuetan agertzen denez.

Bake eta Bizikidetzarako idazkari gisa eskatu zuen bisita Fernandezek

2:01

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkariak Jaurlaritzan duen karguaren ordezkari gisa eskatu zuen Rafa Diez LABen idazkari nagusi ohia espetxean bisitatzea, El Duesoko presondegiko email batzuetan agertzen denez.

EiTBk ikusi ahal izan dituen mezu horien arabera, Bake eta Bizikidetza idazkaria izan zen presoa bisitatzea eskatu zuena, eta kargudun gisa egin zuen eskaera. Fernandezek beste bisita bat egin zion Diezi 2014an, eta beste bat eskatu zuen urte amaierarako, baina ez zioten jaramonik egin, eta berriro eskatu zuen otsaila hasieran.

Azken horretan, zuzendariak mailez eman zion bisita egiteko baimena eta martxoaren 10ean edo 11n izan beharko zela jakinarazi zion. Asteazkenean izan zen topaketa, Espetxe Zuzendaritzak arauak urratzeagatik eten zuena. Espetxe Zuzendaritzak zioen presoak "eduki politikoa zuen idatzi bat erakutsi" ziola Fernandezi.

Espetxe Zuzendaritzak dio Rafa Diezek eskatu zuela bisita, Joan Fernandez "lagunarekin" elkartzea eskatu zuela, El Mundo egunkariak argitaratutako dokumentu batean agertzen denez. El Duesoko presondegiko arduradunen bertsioaren arabera, biek euskaraz egin zuten berba eta, une batean, Diezek "eduki politikoa" zuen paper bat erakutsi zion kristalaren beste aldetik. Espetxe Zuzendaritzak argitu du Fernandez idazten ari zen oharrak ez entregatzeagatik eten zutela bisita.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariak ukatu egin zuen bertsio hori, eta azpimarratu zuen bera izan zela topaketa eten zuena, "duintasun instituzionalagatik".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Presoak argazkiak