Politika -

Gipuzkoa

PP: 'Bidegi EAJren lardaskeria handia da edo norbaitek eskua sartu du'

Bihar, Markel Olanok eta Eneko Goiak Gipuzkoako Parlamentuko ikerketa batzordean hitz egingo dute, Bidegi auziaren inguruan.

Juan Carlos Cano PPren bozeramalea, hedabideen aurrean. Irudia: EFE
Juan Carlos Cano PPren bozeramalea, hedabideen aurrean. Irudia: EFE
Juan Carlos Cano PPren bozeramalea, hedabideen aurrean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Cano PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaleak esan duenez, Bidegi auziak argi utzi du “zalantza” barik “EAJren lardaskeria handia dela, edo norbaitek eskua sartu duela”.

Hori dela eta, bere ustean, Markel Olanok eta Eneko Goiak azaldu beharko dute bihar, astelehena, “non dauden galdutako 100.00 kamioiak”, hau da, AP-1en eraikuntzako lurren soberakinak (epaitegietan ere aztertzen ari dira).

Izan ere, astelehenean Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia eta Eneko Goia Gipuzkoako Bideen Azpiegituren batzarkide ohia, ahaldun nagusi eta Donostiako alkate izateko hautagaiak datozen hauteskundeetan, hurrenez hurren, Gipuzkoako Parlamentuko ikerketa batzordean izango dira, Bidegi auziari buruz hitz egiteko.

Canok, hedabideei egindako adierazpenetan, esan duenez, aurreko ostiralean teknikariek egindako agerraldien ostean, Bidegi auziak argi utzi du “zalantza” barik “EAJren lardaskeria handia dela, kudeaketa onaren mitoaren gainbeheraren seinale, edo norbaitek eskua sartu duela”.

Hori dela eta, Olanok eta Goiak azaldu beharko dute non dauden Basagoitiko biltegitik falta diren 900.000 metro kubiko lur, ziurtatuta baitago handik eraman zituztela.

Batzordean desadostasunak izan ziren puntu honen inguruan; AP-1 eraikitzeko lanak bere gain hartu zituen Aldi Baterako Enpresa Taldeko ordezkariak esan zuen errepideko zenbait gunetan banatu zituztela, Diputazioa kereila aurkezteko oinarritu duen teknikariaren arabera, 3,4 milioi euro ordaindu zituzten egin gabeko lanengatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Alderdi Popularra Albisteak Gipuzkoa