Politika -

Txostena

Ogasuna: 'PPri diru beltza erabiliz dohaintzak egitea ez da delitu'

PPk 2008an sozietateen gaineko zergan 220.167 euroko iruzurra egingo zukeen, salbuetsita ez baleude, Ogasunaren arabera. Dohaintza horiek Caritasi egindakoekin alderatu ditu.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Artxiboko irudia: EFE
PPk 220.000 euroko zergak utzi zituen ordaindu gabe 2008an

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren arabera, PPk 220.167 euroko iruzurra egingo zukeen 2008ko Sozietateen Zergan, alderdiari egindako dohaintzak zergak ordaintzetik salbuetsita ez baleude, baina deliturik ez dagoela berretsi du, dohaintza horiengatik ez zuelako zergarik ordaindu behar alderdiaren beraren zereginetara zuzendu zuelako.

Gainera, iruzurrik egotekotan, “erantzun juridikoa ez litzateke zerga alorrekoa izango; izan ere, enpresaburu batek Caritas-i diru beltzean 400.000 euro ematen badizkio eta erakunde horrek diru horrekin 1.000 umeri jaten ematen badie, hau da, bere zereginetarako erabiltzen badu, zerga legediak ez du erantzuten esanez Caritasek zerga delitua egin duela ez duelako dohaintza hori tributu-sarreratzat hartu”.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak txostena igorri dio Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari. PPren ustezko B kutxa ikertzeko auzian iruzurraren zenbatekoa zehazteko eskatu zion magistratuak Haziendari, Ogasuneko perituek Barcenasen paperetan agertzen ziren dohaintzek zergarik ordaindu behar ez zutela zehaztu arren.

“Lankidetza leiala”

Hasiera batean, Ruzen eskakizuna betetzeari uko egin zion Ogasunak, baina txostena egitera beharturik zegoela azaldu zion epaileak auto baten bidez. Ondorioz, Haziendak txostena igorri dio azkenean magistratuari. “Auzitegiek hala eskatzen dutenean, Justizia Administrazioarekin leial kolaboratzen du”, nabarmendu dute Ogasuneko iturriek.

“Irabazi-asmorik ez duten erakundeek ez dute zergarik ordaindu behar interes orokorreko helburuak dituztelako, eta ordenamendu juridikoak babestu egiten ditu (kasu honetan, parte-hartze demokratikoa). Salbuetsita dagoena ez da irabazi-asmorik ez duen erakundea, alderdia, Caritas edo Gurutze Gorria, gizartea baizik”, goraipatu dute.

Ogasunaren balorazioa eta Pablo Ruz epaileak egindakoa “hain ezberdinak” izatea “harrigarria” da, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailearen iritzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra