Politika -

Nafarroa

Goicoecheak politika utziko du legegintzaldi amaieran

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta Gobernuko presidenteordeari bezero bati mesede egiteko Ogasunean "esku-hartzea" leporatu zioten.

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria. Argazkia: EiTB
Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria
Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta Nafarroako Gobernuko presidenteordeak iragarri du politika utziko duela legegintzaldi amaieran, eta bere jarduera profesionalera itzuliko dela hilabete batzuen buruan.

Kontseilaria polemikaren erdigunean egon zen Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak bezero bati mesede egiteko Ogasunean "esku-hartu" izana leporatu ostean.

Goicoecheak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan gogora ekarri duenez, politikan legegintzaldi batez egoteko konpromisoa hartu zuen, eta gero zerga aholkularitzako bulegora itzuliko zela esan zuen.

Kontseilariak adierazi duenez, "zortea izan da komunitatearentzat lan egin ahal izatea", batez ere "bizitzea egokitu zaigun garai zail hauetan".

Nafarroaren egoera duela lau urte baino hobea ote den galdetuta, "objektiboak izanda", baietz erantzun du, hazkunde, langabezia eta kontuen egonkortasunean oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea