Politika -

Hauteskundeak Andaluzian

UPyD zuzentzen jarraituko du Rosa Diezek

“Aitzakiarik gabeko” emaitzak “txarrak” erdietsi dituztela onartu du UPyDko buruzagiak. “Bataila galdu dugu, baina ez dugu alde egingo”, gaineratu du.

Rosa Diez UPyDko buruzagia. Argazkia: EFE
Rosa Diez UPyDko buruzagia. Argazkia: EFE
Diezek UPyDk emaitza txarrak izan zituela onartu egin du

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako hauteskundeetan lortutako emaitzak “aitzakiarik gabe txarrak” direla onartu du Rosa Diez UPyDko buruzagiak, baina militanteen babesa duen bitartean alderdia zuzentzen jarraituko duela argi utzi du. Ondorioz, barne-hauteskundeetara aurkezteko asmoa ez du aldatu.

Cedaceroseko egoitzan prentsaurrekoa eman du Diezek. Aldez aurretik, Toni Canto, Irene Lozano eta Alvaro Anchuelo UPyDko diputatuek alderdiko zuzendaritza kritikatu dute emaitza txarrengatik. Ciudadanosekin itunik sinatuko ez duela berriro esan du Diezek.

Rosa Diezen hitzetan, UPyDk alderdi “autonomoa” izaten jarraituko du, Espainiak hori behar duelako. UPyDk ez du Andaluziako Parlamentuan ordezkaritzarik lortu. 2012an botoen % 3,35 lortu zituen alderdiak Andaluzian. Igandeko hauteskundeetan, aldiz, bozen % 1,93 baino ez zituen lortu. “Bataila galdu dugu, baina ez dugu alde egingo”, adierazi du Diezek.

Diezen azalpenak “etsigarriak” direla uste du Cantok

Diezen azalpenak “etsigarriak” izan direla esan du Toni Canto UPyDko diputatuak. Alderdiko zuzendaritzak erantzukizunak zehaztu behar dituela erantsi du Cantok.

“Rosa Diezen prentsaurreko etsigarria. Honaino ekarri gaituzten erabakien erantzukizuna bere gain hartu behar du alderdiko zuzendaritzak”, argitaratu du Toni Cantok Twitter sare sozialean.

Ciudadanosekin akordiorik ez lortu eta gero, erabaki horren aurka agertu zen Canto bere garaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD